Liburu aurkezpena etzi Emakumeon Etxean

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 21a, 10:48

"Mi parto robado" liburua aurkeztuko dute, herrikideak parte hartzaile izango dituen urriaren 23ko hitzorduan.

Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Usurbilgo Emakumeon Etxeak ostegunerako, urriaren 23rako antolatu du hurrengo hitzordua; "Mi parto robado" izeneko Nahia Alkorta Elezgarairen liburu aurkezpena. Indarkeria obstetrikoaren biktima izan zen. Trauma osteko estresagatiko nahasmendua eragin zion. Bizitakoaren aurrean, demanda aurkeztu zuen. Instantzia judizial guztietatik igaro ostean, Nazio Batuen Erakundeko Emakumeenganako Diskriminazioaren Aurkako Batzordeak arrazoia eman eta indarkeria mota hau desagerrarazteko neurriak hartzea galdegin zion espainiar estatuari. Gai hau du mintzagai, Nahia Alkortak idatzitako liburuak. Ostegunean, hilaren 23an, aurkeztuko du arratsaldeko 18:00etan Usurbilgo Emakumeon Etxean. Solasaldi musikatua izango da, bidelagun izango ditu bi herrikide; Joana Auzokoa Larrea eta Agurne Alkorta Balbas.

Gogoan izan, albiste honi atxikitako argazkiak erakutsi moduan, osteguneko hitzordu horren aurretik, Emakumeon Topaketa egin zutela iragan larunbatean Pelaioenean.

Idoia Torregarai Martija herrikideak umore bikainez giroturiko gosariarekin ekin zioten, elkartzeaz gain, eremuaz hitz egitea, ezagutaraztea xede zuen hitzorduak. Izan ere, antolatzaileek aurrez iragarri moduan, Usurbilgo emakumeontzako topalekua izan nahi zuen goiz pasak, "elkar ezagutzan sakondu eta sareak josteko". Baina horrez gain, Emakumeon Etxearen ezagutzan sakontzea sustatu nahi zuen hitzorduak.

Emakumeon Etxeko datozen ekintzak
Urriak 23, osteguna
18:00 "Mi parto robado" liburuaren aurkezpena eta solasaldia.
Zehaztasunak: “Nahia Alkorta Elezgaraik idatzitako “Mi parto robado” liburuaren aurkezpena eta gaiaren inguruko solasaldi musikatua. Egilea bertan izango da, Joana Auzokoa Larrea eta Agurne Alkorta Balbas usurbildarrek lagunduta”.

Azaroak 6, osteguna
17:00-19:00 "Hilekoa pubertaroan" tailerra.
Hizlaria: Ainitze Sala Insausti.

Azaroak 20, osteguna
17:30 Hitzaldia: "Familia eredu berriak eta legedi zaharra, nola uztartzen da hau?".
Hizlaria: Irule Abokatuak taldea.

Urtarrilak 24, larunbata
19:00 "Promesa berdina egin diegu lagun guztiei" Infinitudrama konpainiaren emanaldia.

Zerbitzuak
-Liburutegi feminista.
-Aholkularitza juridiko eta psikosoziala:

Zerbitzu egunak: irailak 17, urriak 15, azaroak 12 eta abenduak 1.
Ordutegia: 15:00-18:00.
-Aholkularitza psikologikoa:

Zerbitzu egunak: irailak 22, urriak 13 eta 27, azaroak 10 eta 24 eta abenduak 15.
Ordutegia: 15:00-19:00.

Zerbitzuon hitzordua eskatzeko:
943 377 112
emakumeonetxea@usurbil.eus

Informazio gehiago, hemen: usurbil.eus
Antolatzailea: Emakumeon Etxea.