Dantza batean datoz hurrengo bi larunbatak, urriaren 25a eta azaroaren lehena hurrenez hurren. Izan ere, batetik, Orbeldi Dantza Taldeak bere hamargarren urtemuga festa antolatu du eta Orbeldirekin batera Belmonte Auzo Elkarteak Udazkeneko Dantzari eta Trikiti Topafesta!
Lehenengo hitzordua, urriaren 25ekoa, dantza taldearen hamargarren urtemuga ospatzeko baliatuko dute. Dantza Taldeak izatez, hamarkada askoz gehiagotako ibilbidea egina du, baina elkarte gisa, duela hamar urte erregistratu zuten bilgunea eta elkartearekin batera izena ere 2015. urtean jarri zioten. Honenbestez, aipatu moduan, urteurren hau ospatuko dute larunbat honetan bertan, hilaren 25ean, kalean, plaza giroan, kalejira, bazkari eta erromeriarekin.
Astebete geroago, hilaren 1ean, Udazkeneko Dantzari eta Trikiti Topafesta! antolatu dute Orbeldik berak eta Belmonte Auzo Elkarteak lankidetzan. Goiz partean, dantzarien topaketa iragarri du Orbeldik. Gero, dantzariak nahiz Kalezarko auzokideak batu nahi dituen bazkaria. Eta handik, elkarrekin eta festara batu nahi duen ororekin erromeria arratsalde paregabea iragarri dute Kalezarko plazan.
Bigarren aldiz iragarri du Belmonte Auzo Elkarteak ekimen hau. Estreinako edizioa iragan maiatzaren 17an egin zuten. Orduko hura Zumarte Musika Eskolarekin antolatu zuten. Oraingo hau, aipatu moduan, Orbeldiko kideekin. Lehen edizioak harrera oso ona izan zuela ikusita, bigarrenerako gogotsu dira jada.
Hemen dituzue deialdi horiei guztiei buruzko xehetasunak:
Erromeria asteburuak
Urriak 25, larunbata
Orbeldiren 10. urtemuga festa:
12:00 Txilibita Fanfarrearekin herria alaitzen.
14:00 Bazkaria Udarregiko jangelan.
17:30 Holako Deluxe erromeria Artzabalen.
Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.
Azaroak 1, larunbata
Udazkeneko Dantzari eta Trikiti Topafesta!
10:00 Dantza taldeei harrera Potxoenean.
11:00 Argazki ofiziala eta kalejiraren hasiera udaletxetik.
12:45 Emanaldi nagusia Mikel Laboa plazan (euriarekin Agerialdeko frontoian). Parte hartzaileak: Oiartzungo Olarri, Iruña Dantza Taldea eta Orbeldi.
14:30 Bazkari herrikoia. Orbeldiko kideek eta Kalezarkoek lehentasuna izango dute. Txartelak urriaren 22an eta 24an salgai, 18:30-20:00 artean Kalezarko Pelaioenean.
17:30-19:30 Kalezarko plazan: Elizagoien ahizpak; Estanga anai arrebak; Eneko Dorronsoro eta Izer; Kris Solano, Irma eta Amets.
Antolatzaileak: Orbeldi dantza taldea, Belmonte Auzo Elkartea eta Usurbilgo Udala.