Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Usurbilgo Emakumeon Etxeak urtarrilera arte iragarritako programazioaren baitan, gaurko antolatua zuten tailerra bertan behera geratu da. Hilaren 20rako dute finkatua hurrengo hitzordua:
Emakumeon Etxeko datozen ekintzak
Azaroak 6, osteguna
17:00-19:00 "Hilerokoa pubertaroan" tailerra.
Hizlaria: Ainitze Sala Insausti.
Zehaztasunak: “emakumearen gorputzak pubertaroan ematen dituen aldaketez hitz egingo dugu. Lehenengo hilekoa (menarkia) dugunetik, gure gorputzaren prozesu naturala ezagutzeko tresna ezberdinak landuko ditugu. Beti ere sendabelarrak oinarri hartuta gure ziklo hau ezagutu eta egoera ezberdinei nola aurre egin ikusiko dugu. Amaieran infusio bat dastatuz eta sendabelarrez eginiko bizkotxo bat janez hausnarketa momentu goxo eta lasaia izango dugu”.
Azaroak 20, osteguna
17:30 Hitzaldia: "Familia eredu berriak eta legedi zaharra, nola uztartzen da hau?".
Hizlaria: Irule Abokatuak taldea.
Zehaztasunak: "Ezkontza zaharkituta dago? Modernoagoa da ez ezkontzea? Nola antolatu dezaket elkarbizitza? Zein eragin izango du honek etorkizunean? Ezkontza, izatezko bikotea edo bestelako tresnak zein aukera eskaintzen dizkigute eta zein desberdintasun daude beren artean? Dibortziatzen banaiz zein eskubide ditut?".
Urtarrilak 24, larunbata
19:00 "Promesa berdina egin diegu lagun guztiei" Infinitudrama konpainiaren emanaldia.
Zerbitzuak
-Liburutegi feminista.
-Aholkularitza juridiko eta psikosoziala:
Zerbitzu egunak: irailak 17, urriak 15, azaroak 12 eta abenduak 1.
Ordutegia: 15:00-18:00.
-Aholkularitza psikologikoa:
Zerbitzu egunak: irailak 22, urriak 13 eta 27, azaroak 10 eta 24 eta abenduak 15.
Ordutegia: 15:00-19:00.
Zerbitzuon hitzordua eskatzeko:
943 377 112
emakumeonetxea@usurbil.eus
Informazio gehiago, hemen: usurbil.eus
Antolatzailea: Emakumeon Etxea.