"Bi aktorek laguntasunaren ospakizun kritiko bat sortuko dute, publikoa eskutik hartuta". Hortxe, Infinitudrama konpainiak dakarren "Promesa berdina egin diegu lagun guztiei" emanaldiaren abiapuntua. Sorkuntza lan hau dakar Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Usurbilgo Emakumeon Etxeak larunbatean, urtarrilaren 17an. Poesia, performanzea eta umorea uztartuko dituen hitzordurako gonbidapenak usurbilkultura.eus plataforman eskura ditzakezue.
Saio honen bidez, "berdinen arteko harremanak posible diren eta elkarrekin etorkizunik eraiki daitekeen hausnartzen dugu antzezlanaren bitartez, pazientziaz, xamurtasunez, eta batez ere, umorez". Horrekin batera, "laguntasun harremana hanka sartzeko, akastunak izateko eta elkarrekin galduta egoteko behar beharrezko giza harremana dela aldarrikatu nahi dugu antzezlanaren bitartez. Baita ere, komunitatea eraikitzeko harreman gakoa izan daitekeela".
Emakumeon Etxeko deialdiak
Urtarrilak 17, larunbata
19:00 "Promesa berdina egin diegu lagun guztiei" emanaldia Kalezarko Pelaioenean.
Zehaztasunak: "Infinitudrama konpainiaren eskutik. Poesia, performanzea eta umorea nahasten dituen emanaldi honetan, bi aktorek laguntasunaren ospakizun kritiko bat sortuko dute, publikoa eskutik hartuta. Euforiaren aparretan agertuko dira adiskidetasun erromantikoa eta taldearen apologia. Zaratak utzitako tarteetan berriz kontraesanak, galderak eta galerak. Gonbidatuta zaude".
Sarrerak: doan, usurbilkultura.eus plataformaren bidez.
Martxoak 1, igandea
10:00 36. Lilatoia Donostiako Bulebarretik. Usurbilgo emakumeei taldean parte hartzeko deia egin die Emakumeon Etxeak.
Zerbitzuak
-Aholkularitza juridiko eta psikosoziala ikuspegi feministatik, Irule abokatuak taldekoen eskutik. Hilabetean behin, asteazkenetan, 15:00-18:00 artean.Hurrengo saioa: urtarrilak 14.
-Aholkularitza psikologikoa, Sortzen kooperatibaren eskutik. Bi astean behin astelehenetan, 15:00-19:00 artean. Hurrengo saioa: urtarrilak 26.
Xehetasun gehiago, bideotatik jaso ahalko dira:
943 377 112 / emakumeonetxea@usurbil.eus / usurbilgoemakumeonetxea.eus