Txotx 2026

50. urtemugako txotx irekiera ospatu dute Saizar sagardotegian

Noaua Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 15a

50. urtemugako txotx bolada berriaren irekiera ekitaldia egin dute ostegun iluntze honetan, Saizar sagardotegian.

Sagardogietarako "erromesaldia" hasia da egunotan, guneok irekitzen joan ahala. Ostegun iluntze honetan, urtarrilaren 15ean, Saizar sagardotegiaren txanda izan da. Ohi bezala, aurpegi ezagun mordoarekin eman dio hasiera hilabeteotan ekoitzitako sagardo berria dastatzeko garai honi. Denboraldi berezia izango dute honako hau, 50 urte bete baititu Kalezarko sagardotegiak.

Mende erdi hau irudikatu nahi izan dute, nola ez, ostegun iluntze honetako txotx bolada berriaren hasiera ekitaldian. Musikaz, bertsoez eta dantzaz girotu dute, ohi bezala, kupeletara hurbiltzeko eginiko kalejirarekin hasitako hitzordua.

Ohitura berritu dute
Korrontzikoek gidatu dute etorrera. Julian Iantzik aurkeztuko ekitaldian, gero, Andoni Egaña aritu zaie bertsotan, 50. urtemugako txotx bolada berriari hasteko ohorea izan duten bi lagunei; Real Sociedad futbol taldeko jokalari ohi David Silvari eta Aitor "Txiki" Begiristaini. Azken egunotan, hirugarren lagun bat ere taldera batzekotan zen, Roberto Carlos futbolari ohia. Iantzik berak ekitaldia hasi berrian jakinarazi duen moduan, ordea, etorri nahi izan arren, azken orduko kontu batek eragotzi dio Saizarren izatea ostegun iluntze honetan.

Beraz, Egañaren bertsoekin eta Korrontziko dantzarien aurreskuarekin, kupela ireki eta lehen tragoa zerbitzatu dute. Segidan hitz magikoak ahoskatu dituzte; eskuartean zutena, Usurbilgo Saizar sagardo berria dela adierazi dute. Eta gero, taldeko argazkiaren unea heldu da. Bi futbol jokalari ohiengana batu dira sagardotegiko jabeak eta Usurbilgo alkate Agurtzane Solaberrieta Mesa.

Sagardo berria dastatzearekin batera, ireki dituzte kalejiran, gainerako kupelak eta bertaraturiko gonbidatuak hasi dira sagardo berria dastatzen. Gaualdi berezi horretara joandakoen artean ziren herrikideak edota herritik kanpotik etorritako beste hainbat lagun ere. Tartean ziren, alor ezberdinetako aurpegi ezagunak; hala nola, kirolariak, telebistako aurkezleak, kultur arloko hainbat lagun... Eta tartean, gaurko gaualdian parte hartzekoak zirenak. Izan ere, txotx denboraldi honen hasierako lehen afaria girotzekoak dira Korrontzi, Carmona sendia edota Zea Mays.