Emakumeon Etxeak uztailera arteko eskaintza plazaratu du

Noaua Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 22a

Uztailera arte prestaturiko eskaintza plazaratu du Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Usurbilgo Emakumeon Etxeak. Lerrootan dituzue xehetasunak. Besteak beste, kultur ekitaldiak, hainbat aholkularitza zerbitzu eta jabetza eskolako ikastaroak antolatu dituzte. Formazio saio horietan matrikulatzeko epealdia urtarrilaren 28an irekiko dute. Egitarau osoa biltzen duen eskuorria prestatu du Usurbilgo Udalak, egunotan etxez etxe banatuko dutena.

Kultur hitzorduak
Martxoak 12, osteguna
18:00 Arantxa Urretabizkaiak idatzitako “Zahartzaroaren maparen bila” liburuaren aukezpena. Idazlea bertan izango da.

Apirilak 18, larunbata
19:00 "Filipa Balbina: Klown emakumeak historian" ikuskizuna-dokumentala. Bea Larrañaga.
Zehaztasunak: "Antzezpena Bea Larrañaga emakume pailazoak egingo du. Zenbait pailazo antzeztuko ditu, hiru clown-arketipo baliatuta: aurpegi zuria, augusta eta kontra-augusta. Arketipo horiek oso arruntak dira zirkuan, eta normalean gizonezkoek antzeztu izan dituzte. Proiekzio Dokumentalean idatzizko materiala, argazkiak eta bideoak erakutsiko dira. Bea Larrañagak egin du bilketa historikoa, Merche Ochoak lagunduta. Ikuskizun Dokumentalean zehar, irudien, zuzeneko ikuskizunaren eta ikusleen arteko elkarrekintza egongo da. Horren emaitza ikuskizun dinamiko, entretenigarri eta informatiboa da. Barre egingo dugu, hunkituko gara, eta aurrez sekula entzun gabeko istorioekin aterako gara".

Jabetza eskola
Matrikulazioa: urtarrilaren 28tik otsailaren 5era.
Oharrak: doakoak  baina konpromisozkoak,; izen-emateek plaza kopurua gainditzen badute itxaron zerrenda osatuko dute eta zozketa bidez esleituko dira eta jakinarazpena helduko zaie denei inskripzio-orrian eskatutako bidea erabilita; taldea gutxienez sei lagunek osatu beharko dute; ikastaroa hasi ostean utzi nahi dutenek dinamizatzaileari eta Parekidetasun Saileko arduradunari jakinarazi beharko diote.

Otsailak 1, igandea
10:30-14:30 Twerk (Booty Dance)".
Formatzaileak: Ikerne Mendieta Uskola.
Hizkuntza: elebiduna.
Zehaztasunak: "Mendeetan zehar emakumeen gorputzak, uteroak eta aldakak atrofiatu dituen gizarte gaixo batek sortutako gaitzak pairatzen ditugu oraindik. Gorputzetik osotasunez eta zintzotasunez jarduteko behar horretatik sortzen da mugitzeko proposamen hau. Gorputz zapalduen, estigmatizatuen, epaituen, zaurituen, desbalorizatuen, ezezagunen, eta berezko gaitasun eta indarretik deskonektatuen sendabide eta askapen gisa hain zuzen ere. Utero eta aldaken mugimendu naturala, sentsualitatea eta norbere gorputzarekin jolastuz disfrutatzeko gaitasuna berreskuratzeko. Mugimendua osasun eta plazer iturri bizitzeko".

Otsailak 9-ekainak 8
18:00-20:00
Batukada feminista.
Egutegia: otsailak 9, martxoak 2 eta 16, apirilak 13 eta 27, maiatzak 11 eta 25, ekainak 8.
Formatzaileak: Arantzazu Albizu Escobar eta Ainara Sarasketa Alberdi.
Zehaztasunak: "Musikara gerturatu eta ondo pasatzeaz gain, beste emakume batzuekin batera talde-lanean aritzeko, sormena landu eta autoestimua igotzeko. Denok garelako musika egiteko gai, baita gauza berriak sortzeko ere. Irudimena landu eta besteak entzuten ikasteko. Emakumeok kalera irten eta espazioak okupatu bitartean jendeari gozarazteko".

Otsailak 12-martxoak 5
10:30-12:30 Euskal damak Erdi Aroan. Generoaren eta gizarte-klasearen arteko elkargunea.
Formatzailea: Isabel Mellén Rodríguez.
Hizkuntza: gaztelania.
Zehaztasunak: Lau saio izango dira eta hurrengo gaiak landuko dira:
1. saioa - Bizitza ematea: erditzeak eta sexualitatea.
2. saioa - Gerra eta bakea: ezkontza eta bitartekotza-estrategiak.
3. saioa - Artea eta politika: ezkontzak eta propaganda.
4. saioa - Heriotzaren kudeaketa: hildakoen eta alargunen erritua.

Otsailak 16- apirilak 20
17:00-19:00 Zoru pelbikoa.
Saioen egutegia: astelehenero.
Hizkuntza: elebiduna.
Formatzailea: Eneritz Gallastegi Lazkano.
Zehaztasunak: "Emakumeok, bizitzan zehar, gure zoru pelbikoan eta gure ongizatean eragina duten hainbat egoera bizi ditugu; erditzea, hormona gorabeherak, lanean jardutea, kirola praktikatzea... Garrantzitsua da gune horretako muskulazioa prestatzea eta ikastaro honek osasunarentzat hain garrantzitsua den arlo hau sentitzen, ulertzen eta hobetzen lagunduko digu".

Otsailak 24-maiatzak 5
10:00-12:00 Etxeko konponketak.
Formatzailea: Izaskun Gurrutxaga Etxeberria.
Zehaztasunak: "Etxean, ohiko lanez gain, tarteka sortzen dira beste zenbait behar. Lanpara hondatu da edo entxufe batek ez du funtzionatzen. Iturriak ura galtzen du eta komuneko bonbak ez du ondo ixten. Apal bat jarri nahi dugu edo lekuz aldatu nahi dugu. Hormak pintatu behar ditugu, edo zenbait konponketa egin ostean txukundu egin nahi ditugu. Ikastaroaren helburua da sor daitezkeen beharrei aurre egin eta konponketa txikiak egiteko oinarrizko ezagutzak eskuratzea: tresnak ezagutu eta erabiltzen ikasiko dugu, beldurra galdu eta konfiantza hartuz":

Martxoak 26-maiatzak 28
17:00-19:00 "Gure arbasoak: gure leinu femeninoaren lanketa".
Formatzailea: Pepa Bojo Ballester.
Hizkuntza: gaztelania.
Zehaztasunak: "Emakumeen ahalduntze-lanaren barruan, guztiz beharrezkoa da historia bera ezagutzea, emakumeek milaka urtetan gizartean izan zuten zeregina, hasi emakume ezagun, artista, idazle, pentsalarietatik eta benetako historia eraiki eta harilkatu zuten emakume anonimoetaraino. Kontatzen digutena, historia, gizartea zenaren eta zekienaren bertsio bat eta zati bat da, beste zatia falta da, ezagutza guztiek genero kutsu handia duten bezala. Tailer monografikoa da, emakumeen memoria, ekintzak, jakintzak eta historia berreskuratu nahi dituena".

Maiatzak 15, 16 eta 17: Mendi orientazio formazioa II
Formatzailea: Patri Espinar Labian.
Ordutegia:
-Maiatzak 15: 17:00-20:30.
-Maiatzak 16 eta 17: 09:00-14:00.
Hizkuntza: elebiduna.
Zehaztasunak: "Ikastaroaren helburua emakumeek mendian era seguru eta autonomoan jarduteko beharrezko baliabideak eskuratzea da, horretarako naturaren interpretazioa, maparen irakurketa eta iparrorratzaren erabilpena egiten ikasteko ezagutza teoriko-praktikoak ahalbidetuz".


Martxoak 8
Martxoak 1, igandea
10:30 36. Lilatoia Donostiako Bulebarretik.
Zehaztasunak: "Usurbilgo Emakumeon Etxeak talde bezala emango du izena aurtengo Lilatoiko 36. edizioan eta taldean izena emandako emakume guztiak elkarrekin hartuko dugu parte. Ondoren, nahi duenarentzako elkarrekin bazkaltzeko aukera egongo da".

Martxoak 6 eta 7: autodefentsa feminista hastapen tailerra
Ordutegia:
-Martxoak 6: 17:00-20:30.
-Martxoak 7: 10:00-14:30.
Formatzailea: Maitena Monroy.
Hizkuntza: gaztelania.
Zehaztasunak: "Ikastaro teoriko-praktikoa, egunerokoan jasaten dugun matxismoari buruzko teoria eta indarkeria ikusezinak eta ikusgarriak lurreratzeko ariketa eta dinamika praktikoekin".
Nori zuzendua: 16 urtetik gorako emakumeei zuzendua.


Aholkularitza zerbitzuak
Zaintzaile profesionalentzako arreta eta aholkularitza (Maitelan Zaintza Kooperatiba)
Egutegia: otsailak 27, martxoak 27, apirilak 24, maiatak 22, ekainak 26, uztailak 24, abuztuak 28, irailak 25.
Ordutegia: 15:00-18:00.
Zehaztasunak: "Zaintzaile profesionalentzako aholkularitza zerbitzua, euren lanarekin lotutako gaiei edo bestelakoei buruzko kontsultak egiteko".
Hitzordua eskatzeko: sarea-red@maitelan.eus / 633 17 73 21.

Aholkularitza juridiko eta psikosoziala (Irule Abokatuak Taldea)
Egutegia: otsailak 11, martxoak 18, apirilak 15, maiatzak 13, ekainak 17, uztailak 15.
Ordutegia: 15:00-18:00.
Zehaztasunak: "Zerbitzu honen bitartez gai konplexuei buruzko informazio juridikoa eskaintzen dugu: banaketa, dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, laguntza sozialak eta bestelako kontsultak".
Hitzordua eskatzeko: emakumeonetxea@usurbil.eus / 943 377 112.

Aholkularitza psikologikoa (Sortzen Consultoria)
Egutegia: urtarrilak 26, otsailak 2 eta 16, martxoak 2 eta 16, apirilak 13 eta 20, maiatzak 4 eta 18, ekainak 1 eta 15, uztailak 6 eta 20.
Ordutegia: 15:00-19:00.
Zehaztasunak: "Zerbitzuaren xedea pertsonen autoezagutza, ahalduntzea eta autonomia sustatzen duten tresnak ematea da, norbanakoaren ongizaterako eta gizarte-eraldaketarako. Ikuspegi psikosozial, humanista eta transfeminista bermatuz eskaintzen da zerbitzua".
Hitzordua eskatzeko: emakumeonetxea@usurbil.eus / 943 377 112.


Informazio gehiago:
Helbidea:
Belmonte kalea 8 (Kalezar).
Ordutegia:
10:00-13:00 (astelehenetik ostiralera), 17:00-20:00 (astearte eta ostegunak).
E-posta helbidea: emakumeonetxea@usurbil.eus /
Telefono zenbakia: 943 37 71 12
Sare sozialak:
Facebook: @UsurbilgoEmakumeonEtxea
X: @UsurbilEmakumea
Instagram: @usurbilgoemakumeonetxea
Whatsapp: Usurbilgo Emakumeon Etxeko kanala

Eskuorria: Usurbilgo Emakumeon Etxeko 2026ko uztailera arteko eskaintza