Badator Martxoaren 8a. Usurbilgo Emakumeon Etxeak dagoeneko zenbait hitzordu iragarri ditu egun horren harira. Hasteko, gogoan izan, 36. Lilatoia egingo da Donostian martxoaren lehenean. Iaz bezala, aurten ere talde gisa parte hartuko dute udalerri honetako 36 lagunek, aurrez Emakumeon Etxeak sustaturiko izen-emate deialdiaren baitan.
Lilatoirako beharrezko materiala biltzeko hitzordua finkatu dute. Lasterketa egunean, ekimen horren osterako, bestalde, pintxo pote musikatua antolatu dute Artzabalen.
Azkenik, autodefentsa feminista hastapen tailerra ere iragarri dute martxoaren 6an eta 7an. Ondoko egitarauan dituzue xehetasunak:
Martxoaren 8ra begira
Otsailaren 24tik aurrera
Arratsaldetik aurrera, Martxoaren 1eko Donostiako 36. Lilatoian parte hartzeko Emakumeon Etxean talde gisa izena emandako 36 emakumeek lasterketarako materiala (kamisetak, dortsalak…) jasotzeko aukera Emakumon Etxean bertan, Kalezarko Pelaioenean.
Martxoak 1, igandea
10:00 36. Lilatoia Donostiako Bulebarretik.
14:00 Elenek eta Anukek giroturiko pintxo pote musikatua Artzabalen. Txartelak salgai Artzabalen eta Txirristran 10 eurotan, otsailaren 27ra arte.
Antolatzaileak: Emakumeon Etxea eta Kafe Tertulia.
Martxoak 6-7, ostirala eta larunbata
Euskal Herriko aditu nagusietakoa den Maitena Monroyk bideraturiko autodefentsa feminista hastapen tailerra martxoaren 6an (17:00-20:30 artean) eta martxoaren 7an (10:00-14:30 artean) Emakumeon Etxean. Izen-ematea: emakumeonetxea@usurbil.eus / 943 377 112.
Antolatzailea: Usurbilgo Emakumeon Etxea.