Bide mozketa baten berri jakinarazi du Usurbilgo Udalak. Datorren astelehenerako, otsailaren 23rako iragarri du, Kalezar eta Arratzain lotzen dituen bidean. Izan ere hodi berri bat jarriko du udal-brigadak. Lan horiek egin ahal izateko bide hori moztuko dute Usasku parean.
Ibilgailuen joan-etorrian eragingo dute lanok "Haraneko bidegurutzetik Arratzainerako bidean", datorren astelehen goizeko 8:00etan hasi eta arratsaldeko 16:00ak arte. Udalak ohartarazi duenez, "Usasku parean, gainera, bidea guztiz itxita egongo da: bertakoek ere ezingo dute pasatu, eta Larbaingo bidea erabili ahal izango dute hori saihesteko".