Kalezar eta Arratzain arteko bidea moztuta gaur, arratsaldera arte

Noaua Aldizkaria 2026ko otsailaren 23a

Kalezar Arratzainekin lotzen duen bidea moztu egingo dute lanetarako, astelehen honetan, otsailaren 23an.

Bide mozketa baten berri jakinarazi du Usurbilgo Udalak. Astelehen honetarako, otsailaren 23rako iragarri du, Kalezar eta Arratzain lotzen dituen bidean. Izan ere hodi berri bat jarriko du udal-brigadak. Lan horiek egin ahal izateko bide hori moztuko dute Usasku parean.

Ibilgailuen joan-etorrian eragingo dute lanok "Haraneko bidegurutzetik Arratzainerako bidean", gaur goizeko 8:00etan hasi eta arratsaldeko 16:00ak arte. Udalak ohartarazi duenez, "Usasku parean, gainera, bidea guztiz itxita egongo da: bertakoek ere ezingo dute pasatu, eta Larbaingo bidea erabili ahal izango dute hori saihesteko".