Arantxa Urretabizkaiaren liburu aurkezpena gaur Emakumeon Etxean

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 12a

Arantxa Urretabizkaiak idatzitako “Zahartzaroaren maparen bila” liburua aurkeztuko du egileak berak ostegun honetan, martxoaren 12an.

"Zahartzaroaz doa liburu hau, batez ere muga guztiak kontuan izanda ere maila handi batean geure buruaren jabe izan nahi eta ahal dugun zaharroi buruz, ez buruak edo gorputz osoak kale egin ondorengo zaharrei buruz. Erdi Aroko mapetan, mapagilearentzat ezezagunak ziren lurraldeak seinalatzeko, "hic sunt dracones" jartzen zuten, hemen herensugeak daude. "Terra ignota" edo "terra incognita" ere esaten zitzaion. Bada, belaunaldi oso bat abiatu da herensugez jositako lurralde ezezagun horietan, maparik gabe, baina iparrorratz bat eskuan. Autonomia da iparreko izarra, zaharrok pertsona orok dituen eskubideen jabe garela".

Hala abiatzen da Arantxa Urretabizkaiak idatzitako "Zahartzaroaren maparen bila" izeneko liburua. Egileak berak aurkeztuko du bere sorkuntza lana, ostegun honetan, martxoaren 12an, 18:00etan Usurbilgo Emakumeon Etxean.

Usurbilgo Emakumeon Etxea

Kultur hitzorduak
Martxoak 12, osteguna
18:00 Arantxa Urretabizkaiak idatzitako “Zahartzaroaren maparen bila” liburuaren aukezpena. Idazlea bertan izango da.

Apirilak 18, larunbata
19:00 "Filipa Balbina: Klown emakumeak historian" ikuskizuna-dokumentala. Bea Larrañaga.
Zehaztasunak: "Antzezpena Bea Larrañaga emakume pailazoak egingo du. Zenbait pailazo antzeztuko ditu, hiru clown-arketipo baliatuta: aurpegi zuria, augusta eta kontra-augusta. Arketipo horiek oso arruntak dira zirkuan, eta normalean gizonezkoek antzeztu izan dituzte. Proiekzio Dokumentalean idatzizko materiala, argazkiak eta bideoak erakutsiko dira. Bea Larrañagak egin du bilketa historikoa, Merche Ochoak lagunduta. Ikuskizun Dokumentalean zehar, irudien, zuzeneko ikuskizunaren eta ikusleen arteko elkarrekintza egongo da. Horren emaitza ikuskizun dinamiko, entretenigarri eta informatiboa da. Barre egingo dugu, hunkituko gara, eta aurrez sekula entzun gabeko istorioekin aterako gara".


Aholkularitza zerbitzuak
Zaintzaile profesionalentzako arreta eta aholkularitza (Maitelan Zaintza Kooperatiba)
Egutegia: martxoak 27, apirilak 24, maiatak 22, ekainak 26, uztailak 24, abuztuak 28, irailak 25.
Ordutegia: 15:00-18:00.
Zehaztasunak: "Zaintzaile profesionalentzako aholkularitza zerbitzua, euren lanarekin lotutako gaiei edo bestelakoei buruzko kontsultak egiteko".
Hitzordua eskatzeko: sarea-red@maitelan.eus / 633 17 73 21.

Aholkularitza juridiko eta psikosoziala (Irule Abokatuak Taldea)
Egutegia: martxoak 18, apirilak 15, maiatzak 13, ekainak 17, uztailak 15.
Ordutegia: 15:00-18:00.
Zehaztasunak: "Zerbitzu honen bitartez gai konplexuei buruzko informazio juridikoa eskaintzen dugu: banaketa, dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, laguntza sozialak eta bestelako kontsultak".
Hitzordua eskatzeko: emakumeonetxea@usurbil.eus / 943 377 112.

Aholkularitza psikologikoa (Sortzen Consultoria)
Egutegia: martxoak 16, apirilak 13 eta 20, maiatzak 4 eta 18, ekainak 1 eta 15, uztailak 6 eta 20.
Ordutegia: 15:00-19:00.
Zehaztasunak: "Zerbitzuaren xedea pertsonen autoezagutza, ahalduntzea eta autonomia sustatzen duten tresnak ematea da, norbanakoaren ongizaterako eta gizarte-eraldaketarako. Ikuspegi psikosozial, humanista eta transfeminista bermatuz eskaintzen da zerbitzua".
Hitzordua eskatzeko: emakumeonetxea@usurbil.eus / 943 377 112.


Informazio gehiago:
Helbidea:
Belmonte kalea 8 (Kalezar).
Ordutegia:
10:00-13:00 (astelehenetik ostiralera), 17:00-20:00 (astearte eta ostegunak).
E-posta helbidea: emakumeonetxea@usurbil.eus /
Telefono zenbakia: 943 37 71 12
Sare sozialak:
Facebook: @UsurbilgoEmakumeonEtxea
X: @UsurbilEmakumea
Instagram: @usurbilgoemakumeonetxea
Whatsapp: Usurbilgo Emakumeon Etxeko kanala

Eskuorria: Usurbilgo Emakumeon Etxeko 2026ko uztailera arteko eskaintza