Astebete barru ekingo diogu udako festen denboraldi berriari; ohi bezala, Kalezarko festen eskutik. Bost jaieguneko egitaraua osatu du bertako Belmonte auzo elkarteak. Ohi bezala, denetarik eta denontzako moduko hitzordu sorta oparoa iragarri dute. Ohitura zaharrak berritzeko aukera izango da San Joan eskearen eta suaren bidez, kalezartarren egun nagusia izango da hilaren 24a. Bestalde, haurrek espresuki haiei zuzenduriko egun propioa izango dute hilaren 21ean, bezperako kontzertu gauaren ondotik.
Auzokideak biltzeko hainbat aitzakia izango dira, besteak beste, festen hasierako etxekoen arteko herri kirolekin edota auzo afariarekin. Iaz, Usurbilgo herri eta auzoetan eginiko erronda errepikatuko du Lauburu Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak hilaren 20an. Egun berean, izango da nobedaderik; Zirkuola zirku-tailerra antolatu dute edota Gorritiren Showaren itzulera.
Hemen duzue Kalezarko aurtengo jaien egitaraua:
Kalezarko jaiak
Ekainak 19, ostirala
17:00 Buruhandiak.
18:00 Txupinazioa eta jaien hasiera.
Ondoren, auzotarren arteko herri kirolak.
20:00 Auzo afaria.
00:00 Kontzertuak: Oilar Beltzak + Ganibet + Xsakara.
Ekainak 20, larunbata
11:00-13:00 Zirkuola zirku-tailerra (beharrezkoa izango da aurretik izena ematea usurbilkultura.eus-en)
16:00 Musa (izena ematea 15:30ean hasiko da)
Auzoko plazan, Gorritiren Showa.
18:00 Herriko dantzariak.
Ondoren, erraldoi eta buruhandiak Lauburu konpartsaren eskutik.
00:00 Kontzertuak: Bide Batez + DJ Tintz.
Ekainak 21, igandea
10:30 Umeen krosa (izen ematea 10:00etan hasiko da).
11:30 Jolasak
Ondoren, buruhandiak.
14:00 Umeen bazkaria: janaria norberak etxetik ekarrita, edaria eta postrea Jai Batzordearen kontu.
16:00 Tailerrak.
18:30 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
19:30-21:00 DJ Gorka Mendi.
Ekainak 23, asteartea
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.
Ondoren, eskearen jarraipena.
Ekainak 24, asteazkena
11:00 Meza nagusia.
Ondoren, toka txapelketa.
16:30 Buruhandiak.
18:00 Sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik, Ostolaza eta Larrañaga trikitilariek girotuta.
Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.