Iaz, Usurbilgo jaien azken txanpan izan ziren Artzabalgo frontoian, Mikra izeneko ikuskizun ederra eskaintzen. Bueltan izan dira larunbat goiz honetan, ekainaren 20an, oraingo honetan, Kalezarko festen baitan.
Zirkuola arte eszenikoen lantegikoei buruz ari gara. Irati Gonzalez Jaimerenak eta Koldo Arakistain Irazustak osatzen dute. "Zirkua eta arte eszenikoen formazioa, ikerketa, entrenamendua, gozamena eta izaera anitzeko ekimen ezberdinak euskaraz sustatzea eta gizarteratzea helburu duen lantegia da. Euskaraz, feminismotik, berdintasuna bultzatuz eta inklusioan lan egiten dugun lantegia".
Lau lan-ildo jorratzen dituzte; batetik formakuntza, "zirku eskola haur, gazte eta helduentzat, zirku eta arte eszenikoetako diziplina ezberdinetan formakuntza". Entrenatzeko espazioa ere eskaintzen dute Adunan duten egoitzan; "zirku eta arte eszenikoen praktikarako espazio egokitua eta materialak". Horrekin batera, laborategia dute; "zirku eta arte eszenikoen sorkuntza bultzatzeko". Sorkuntza egonaldiak ere eskaintzen dituzte. Azkenik, zirku eta arte eszenikoetarako emanaldi aretoa dute. Haiei buruzko informazio gehiago zirkuola.eus atarian jaso ahalko duzue.
Larunbat goiz honetan, Kalezarren izan dira. Zirkuari eskainitako jai eremu handian bilakatu dute zaintzadun etxebizitzen auzune Egurtzegi ataria. Aurreko hainbat urteetan oilasko biltzaile txikien irteera ospatu izandako tarte berean, gaztetxo eta helduek zirko jardueretan parte hartu eta trebatzeko aukera ederra izan dute. Askotariko trebeziak jokoan jarri dituzte gaurkoan Kalezarko plazatik kanpo, jaigune berria izan duten Egurtzegi atarian.
Hona hemen, datozen ordu eta egunotan, ekainaren 24ra arte Kalezarren izango dituzuen ospakizunen zerrenda:
Kalezarko jaiak
Ekainak 20, larunbata
11:00-13:00 Zirkuola zirku-tailerra (beharrezkoa izango da aurretik izena ematea usurbilkultura.eus-en)
16:00 Musa (izena ematea 15:30ean hasiko da)
Auzoko plazan, Gorritiren Showa.
18:00 Herriko dantzariak.
Ondoren, erraldoi eta buruhandiak Lauburu konpartsaren eskutik.
00:00 Kontzertuak: Bide Batez + DJ Tintz.
Ekainak 21, igandea
10:30 Umeen krosa (izen ematea 10:00etan hasiko da).
11:30 Jolasak
Ondoren, buruhandiak.
14:00 Umeen bazkaria: janaria norberak etxetik ekarrita, edaria eta postrea Jai Batzordearen kontu.
16:00 Tailerrak.
18:30 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
19:30-21:00 DJ Gorka Mendi.
Ekainak 23, asteartea
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.
Ondoren, eskearen jarraipena.
Ekainak 24, asteazkena
11:00 Meza nagusia.
Ondoren, toka txapelketa.
16:30 Buruhandiak.
18:00 Sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik, Ostolaza eta Larrañaga trikitilariek girotuta.
Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.