Usurbil F.T.-k 50 urte

Emozio handiko futbol neurketa jokatu dute emakumezko beteranoek

Noaua Aldizkaria 2026ko ekainaren 20a

Itzuleren eguna gaur Haranen, Usurbil F.T.-ren 50. urtemugaren harira. Emakumezko beteranoek mende erdia ospatzeko futbol neurketa jokatu dute. Itzulera, talde kide izandako hainbat herrikideren belaunaldiarteko topaketan bilakatu da.

Itzuleren eguna gaurkoa Haranen. Usurbil F.T.-ren 50. urtemuga ospakizunak tarteko, beteranoen arteko futbol neurketak jokatu dituzte Kalezarko zelaian. Zelairatzen lehenengoak emakumezko futbolari beteranoak izan dira, mende erdiko futbol taldeen bilgunearen ibilbidean zehar parte harturikoak.

Futbol klubak egun duen errealitatearekiko zerikusi gutxi duen garaia bizi izan zuten. Tarte batean, emakumeon taldeak soilik eutsi zion Usurbil.F.T.-ri.

Larunbat goiz honetan, ekainaren 20an Haranen elkartu dira berriz, lehiarako gogotsu, ondoko irudiotan ikusi ahalko duzuen moduan.

Berriz topatzeko, oroitzapen zaharrak berritu eta elkarrekin egoteko aukera aparta izan dute, eta, noski, futbolean lagunartean bai baino serio asko aritzekoa.

Lepoko bereziak sortu dituzte eta entrenatzaileari bertsoan eskertza helaraziz amaitu dute goiz partean jokatutako neurketa.