Mende erdia ospatu eta berriz lagun zaharrekin elkartzeko aitzakia ederra izan da larunbat goiz honetan, ekainaren 20an, Haranen. Usurbil F.T.-ren 50. urtemugari lotutako ospakizun zikloaren baitan, beteranoen arteko neurketak jokatu dituzte.
Irudiotan duzue, emakumezkoen partidaren ondotik jokaturiko gizonezkoen artekoa. 12:00etan hasitako neurketak belaunaldi ezberdinetako jokalariak bildu ditu; bai usurbildarrak nahiz herritik kanpokoak. Izan ere, Usurbil F.T.-ko eta Realeko beteranoen arteko partida izan da gaur jokatu dutena.
Hasieratik amaierara, lehia bizia nagusitu da.