Usurbil F.T.-k 50 urte

Futbolari beteranoak euskal selekzioarekin bat

Noaua Aldizkaria 2026ko ekainaren 20a

Usurbil F.T.-ren 50. urtemugaren harira, larunbat goiz honetan, ekainaren 20an futbolari beteranoen arteko topaketa ospatu dute. Hitzordua, euskal selekzioaren ofizialtasuna galdegiteko baliatu dute. Ekainaren 24an gai horri buruzko hitzaldia antolatu du Aitzaga elkarteak 19:00etan Sutegin.

Jai giroa soilik ez, festak aldarrikapenarekin bat egin du larunbat goiz honetan, ekainaren 20an, Haranen ospaturiko Usurbil F.T.-ren 50. urtemugari lotutako ospakizunean. Futbolari beteranoen arteko neurketak jokatu dituzte. Kiroltasunaz gain, lagunartea eta festa giroa nagusitu da. Baina horrez gain, aipatu moduan, aldarrietarako tartea ere izan da hitzorduan zehar.

Irudiotan ikus dezakezuen moduan, euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu dute, ekimeneko parte hartzaileek.

Adi, euskal selekzioa hizpide izango dugu hurrengo egunotan. Izan ere, ekainaren 24rako solasaldia antolatu du Aitzaga elkarteak arratsaldeko 19:00etan Sutegiko auditorioan. Amagoia Mujika Telleriak dinamizatuko du.
Parte hartzaileok izango ditu:
1-Jagoba Arrasate, gizonezkoen euskal selekzioko hautatzailea.
2-Oihana Azkorbebeitia, mendi lasterketetako kirolaria.
3-Bultzada Txuriurdineko kide bat.