Kalezarko jaiak

22 bikote, lehia biziko mus txapelketan

Noaua Aldizkaria 2026ko ekainaren 21a

22 bikote lehiatu dira Kalezarko jaietako mus txapelketan. Hiru ordu pasatxo iraun du lehiak. Albiste honi atxikitako irudiotan dituzue sarituak izan diren bi bikoteak.

Usurbilgo herri eta auzoetan hutsik egiten ez duen hitzorduari tartea eta tokia eskaini dio Kalezarko jai batzordeak larunbat honetan, ekainaren 20an. Mus txapelketari buruz ari gara. Halako lehiaketa non, ez da sekula karta joko honen zaleturik falta izaten. Oraingo honetan, aipatu moduan, udako festen denboraldiko lehen hitzordua ere ez da salbuespena izan.

Larunbat bazkaloste honetan antolatu dute lehiaketa, Peña Pagola elkarte ondoko karpagunean. 15:30etan irekitako izen-emate epealdiaren baitan, 22 bikotek eman dute izena. 16:00ak aldera hasitako lehiaketak hiru bat ordu pasatxo iraun ditu. Amaieran, segidan dituzuen bikoteak izan dira sarituak: