Uda giro beteko larunbat honetan, ekainaren 20an, itzalpea preziatu bilakatu da Kalezarko jaietan. Helduenak musean lehian ari ziren artean, gaztetxoenek hitzordu lasai askoa izan dute auzoko plaza nagusian. Gorritiren zaldi txikien gainean osteratxoa ematen aritu dira.
Bero sapa tarteko, hasieran gaztetxo gutxi samar batu dira ekitaldian eta zain egon beharreko ilara txikiagoa zenez, itzuli bat baino gehiago egiteko aukera izan dute. Arratsaldeak aurrera egin ahala, ordea, hasi dira gerturatzen haur gehiago.
Gustura ibili dira, Felix Aizpurua plazan jira-biran.