Ostegunean, ekainaren 18an agurtu zuen Orbeldi dantza taldeak 2025-26 ikasturtea, Mikel Laboa plazan hasi eta herrian barrena eginiko dantza poteoarekin. Ikasturtea agurtu orduko hasi du uda parteko denboraldia, larunbat honetan, ekainaren 20an Kalezarko jaien baitan eskainitako emanaldiarekin.
Belaunaldi gazteena etorri da larunbat honetan, Kalezarko plaza nagusira, gogotsu asko haien urtean zeharreko lanketa jendartearekin partekatzera. Aurreikusi baino geroago izan da hitzordua. Beroa tarteko hain zuzen, ordubete atzeratzea erabaki dute antolatzaileek Orbeldikoen dantza emanaldia.
Gogotsu ikusi dugu belaunaldi gazteena dantzan, gogotsu eta trebe asko, irudiotan ikusi ahalko duzuen moduan.
Kalezarko saioarekin, aipatu moduan, erakustaldion denboraldia abiatu du Orbeldik. Hurrengo emanaldia, Usurbilgo jaiak hasi berritan izango da, uztailaren 1ean, arratsaldeko 20:00etan frontoian bertan.