Kontzertu gau, Haurren Egun edota auzotar nahiz herrikideak erakarritako Orbeldiren emanaldi, Lauburukoen kalejira edota etxekoen arteko jokoen ondotik, atseden hartzeko eguna dute gaurkoa, ekainaren 22a, Kalezarren. Atseden egun bakarra izango dute astelehen honetakoa. Izan ere, asteartean, hilaren 23an festa giroa itzuliko da bertara, San Joan bezperako ospakizunen eskutik; eskea iragarria dute arratsalde parterako eta sutzarra pizteko hitzordua finkatua dute baita gau parterako.
Bertan geltokia egingo dute arratsaldean zehar eskean irtendako parte hartzaileek. Bertsotan ariko dira Harri Agirresarobe herrikidea eta Oibar Olano asteasuarra.
Igande arratsaldeko azken orduan amaitu zituzten asteburu honi zegozkion ospakizunak Kalezarren. Umeen Eguneko azken ekintzekin borobildu zuten festen lehen txanpa; eskulan tailer, txokolate jan, buruhandien lasterkaldi eta Dj Gorka Mendik musikaturiko dantzaldiarekin.
Kalezarko jaiak
Ekainak 23, asteartea
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.
Ondoren, eskearen jarraipena.
Ekainak 24, asteazkena
11:00 Meza nagusia.
Ondoren, toka txapelketa.
16:30 Buruhandiak.
18:00 Sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik, Ostolaza eta Larrañaga trikitilariek girotuta.
Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.