Atzoko atsedenaldiaren ondotik, bueltan da jai giroa Kalezarrera, asteburu bete ospakizun izan ostean. San Joan bezperako hitzorduekin itzuliko dira festak. Arratsaldeko 15:00etan eskean irten asmo dute urtero moduan. Gaueko 22:00etan piztuko dute sua, eskean ateratakoak heldutakoan. Ohitura horri segida emango diote gero.
Asteazkenean, ekainaren 24an amaituko dira aurtengoz, Kalezarko jaiak, bertakoen jaiegun nagusiarekin. Toka txapelketa edota jan-edan musikatua iragarri dute arratsalde parterako.
Kalezarko jaiak
Ekainak 23, asteartea
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.
Ondoren, eskearen jarraipena.
Ekainak 24, asteazkena
11:00 Meza nagusia.
Ondoren, toka txapelketa.
16:30 Buruhandiak.
18:00 Sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik, Ostolaza eta Larrañaga trikitilariek girotuta.
Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.