Kalezarko jaiak

Ohi baino su txikiagoa inguratu dute dantzan eta koplatan eskean irtendakoek

Noaua Aldizkaria 2026ko ekainaren 24a

Kalezarko jaien baitan, bart udako solstizioa ospatzeko eginiko hitzordua, bazkalostean auzoan barrena eskean irtendakoek girotu dute koplatan nahiz dantzan, ohi baino su txikiagoaren bueltan.

Beroaldi betean jarraitzen dugu. Bart, gogotik nabaritu da, 30 graduren bueltako tenperatura izan dugu beste gau batez. Baldintza horietan ospatu dira udako solstizioari ospatzeko hitzorduak; tartean, iragan asteburuaz geroztik festetan den Kalezarkoa. Bazkalostean eskean irtendakoek girotu zuten, auzo erdiguneko parkearen ondoko belardian eginiko ospakizuna.

Kalejiran heldu ziren afaltzeko lekutik, Saizar sagardotegitik eskean irtendakoak. Afalosteko birari segida eman aurretik, sua piztutako eremura iritsi eta dantzan inguratu zuten, beste urteetan baino txikiagoa zen sua. Izan ere, gogoan izan, Udalak eta herri eragileek debekatu ez, ohi baino segurtasun neurrien artean antolatzea adostua zuten, baldintza klimatikoen gogortasuna tarteko.

Halere, ez zuen apaldu gau berezi hau ospatzeko gogoa. Gogotik aritu ziren dantzan eta koplatan eskean ateratakoak, bazkalostean hasi eta goizaldera arte luzaturiko biraren baitan.