Emakumeon Etxea
Abuztuaren 7tik 28ra itxi egongo dute Kalezarko Pelaioenean kokaturiko udal zerbitzua. Irailaren 1etik aurrera berrezarriko dute ohiko harrera ordutegia, astearte eta ostegunetan, 12:00-14:00 artean edo 17:00-19:00 artean.
Udaletxea, Potxoenea eta Gizarte Zerbitzuak
Uda osoan zabalik segiko dute. Udaletxea, 09:00-14:00 artean izango da zabalik, astelehenetik ostiralera. Bestalde, ekaina amaieran Barrenkale 2ko egoitza berrira lekuz aldaturiko Gizarte Zerbitzuek ere zabalik segiko dute abuztuan, ohi bezala, astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00 artean, asteazkenetan izan ezik. Asteazkenetan telefono bidezko arreta eskainiko da.
Sutegi udal liburutegia
Ekainaren 24ra arte, ohiko ordutegian ireki ostean, hilaren 25etik 30era itxita egon zen Sutegi udal liburutegia. Urtero moduan, tarte bat hartu zuten barruko lanetarako. Uztailaren 1ean berriz ireki eta ordutik, udako ordutegia dute indarrean. Irailaren 4ra arte, astelehenetik ostiralera irekiko dute udal liburutegia, goizez, 09:30-14:00 artean. Horrez gain, azken urteon ildotik, uztaileko astelehenetan ere zabalik izango duzue, 17:00-19:00 artean. Irailaren 7an ohiko ordutegia izango dute berriz indarrean (astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 eta 16:00-19:30. Larunbatetan, 10:00-13:00). Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).
Oiardo kiroldegia
Urtero legez, uztailean eta abuztuan Oiardo kiroldegiko ordutegia egokituko dute. Horrez gain, abuztuko lehen hamabostaldian itxi egingo dute:
Uztaila-abuztua:
-Lanegunetan: 7:00-20:15.
-Larunbatetan: 9:00-13:00.
-Igande eta jaiegunetan: 9:00-13:00.
Itxiera egunak:
-Abuztua: 1-16.
-Abendua: 24, 25, 31.
KzGunea
Ekainaren 30era arte astelehenetik ostiralera goizez zabaldu ostean, hilabete honetan, uztailaren 30era arte arratsaldez irekiko dute KzGunea, 16:00-20:00 artean. Hilaren 2an bezalaxe, hilaren 31n ere itxita egongo da, jaieguna izango baita. Abuztuan itxita egon ostean, irailaren 1ean irekiko dute berriz. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Bidez Bide
Usurbilgo udalerri barruko Bidez Bide doako bus-taxi zerbitzuak ere egokitu egin ohi du ordutegia uda partean. Aurreko urteen antzera, uztailaren 1az geroztik hilabete osoan zehar goizez bakarrik ibiliko da bidean, arratsaldeetan ez uztaila osoan. Beraz, 7:30etan, 10:30etan eta 13:30etan abiatzen diren zerbitzuei eutsiko die bus-taxiak; arratsaldekoak (15:30/19:00) bertan behera geratuko dira. Abuztuan etenda egongo da eta irailaren 1etik aurrera ohiko ordutegira itzuliko da. Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira. Ordutegi osoa usurbil.eus atarian jaso ahalko duzue.
Euskotren
Ekainaren 22az geroztik indarrean du Euskotrenek udako ordutegia. “Euskotrenek bere eskaintza egokitzen du udako beharrak asetzeko. Horrela, trenen zerbitzu erregularra indartu egingo da hondartzak dituzten kostaldeko herrietara joan-etorriak errazteko”, jakinarazi du Euskotrenek. Hala, asteburuetan, urtean zehar orduero izaten da tren zerbitzua. Udako hilabeteotan eguerdi partetik aurrera, orduerdiro eskainiko dira zerbitzuok. Informazio gehiago, euskotren.eus atarian edo 944 333 333 telefono zenbakian jaso ahalko duzue.
Garbigunea
Atallu industriagunean kokaturiko zerbitzuak ordutegi finkoa izan ohi du; uztailaren 15era arte urte osoan zehar ordutegi zehatz bat, uztailaren 15etik irailaren 15era, bestea. Datozen bi hilabeteotan, beraz, urte garai honi lotutako ordutegian irekiko dute:
-Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.
-Irailaren 16tik uztailaren 14ra arte: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.
NOAUA! K.E.
Uztailaren 17an argitaratu genuen azken aldizkaria. Hurrengoa, irailaren 4an plazaratuko dugu. Ordura arte, ez da aldizkaririk izango. Honenbestez, hurrengo astekarirako oharrik baduzue, bideotatik helarazi ahalko duzue: erredakzioa@noaua.eus Bestalde, web orrialdea eta sare sozialak auzoetako jaiegunetan eguneratzen segiko dugu.