Baba beltz txikiaren kofradia hilabete amaieran elkartuko da

Noaua Aldizkaria 2026ko abuztuaren 6a

Hamarkada luzez egin bezalaxe, urtero moduan, abuztuko azken ostegunarekin batera elkartuko da auren ere, baba beltz txikiari gorazarre egiten dion Usurbilgo kofradia; abuztuaren 27an hain zuzen.

Baba beltz txikiari gorazarre egiten dion kofradia biltzekotan da urtero moduan. Ohi bezala, abuztuko azken ostegunarekin batera, hilaren 27an elkartuko dira azken urteotan haien topaleku nagusian bilakatu duten Saizar sagardotegian. Bazkaritara eta haren osteko ospakizunera joan nahi duenak aurrez eman ahalko du izena, sagardotegira bertara deituta, 943 37 39 95 telefono zenbakira hain zuzen.

Hitzorduan, aipatu jakiari ematen diote protagonismo osoa baita haren sustatzaileei ere. Jateko, baba beltz txikia osagai nagusia duen otordua dastatzen dute. Bazkalostean, urteroko errituala bideratzen dute.

Izan ere, kofradekide berri bat izendatzen dute, hurrengo ediziokoa hautatu eta iragartzearekin batera. Izendapena bilguneak sortutako ereserkia abestu ostean, kapa beltzak eta txapelak egoki jantzita egiten dute. Lurra lantzeko tresnaren, laiaren laguntzaz zin egitea bideratzen dute.


BABA BELTX TXIKIA
Gora baba beltx txikia,
andazpetarron gloria, bai!
Txiki izanarren, nor da gaur hemen
zu bezain handia?

Gora ditzagun zure dohainak:
koloria, armonia eta "tirrit eta tarrat"
zuk sortzen duzun sinfonia.
A zer nolako jakia
babatxo beltx txikia! 

Platerkada bat, platerkada bi
bata bestearen atzetik,
atera hitzak, atera, Felix,
atera babak eltzetik!