Beste herri-bide bat konpondu du Udalak

Noaua Aldizkaria 2026ko irailaren 3a

Argazkiak: Usurbilgo Udala.

Beste herri-bide baten konponketa lanen berri eman du Usurbilgo Udalak. Egiluze Handi eta Egiluze Txiki baserriak lotzen dituenari buruzko zehaztasunak eskaini ditu.

Usurbilgo herri-bideen sareko beste bide bat konpondu du Usurbilgo Udalak. Ohar bidez jakinarazi duenez, "Egiluze Handi eta Egiluze Txiki baserrien arteko herri bidea konpondu du". Guztira, "370 metroko tartean egin dira konponketak".

Lanok duela hilabete, abuztu hasieran egin zituzten, 24.377,87 euroan. "Bi lan egin dira: bidea zabaltzea eta hondoraketak konpontzea izan da. Lanen helburua, batik bat, bidearen erabilgarritasuna hobetzea eta larrialdi zerbitzuentzat irisgarriagoa izatea izan da".