Ikastaro eskaintza zabala iragarri du Emakumeon Etxeak hurrengo hilabeteotarako. Irailaren 25era arteko matrikulazio epealdia finkatu zuten antolatzaileek. Horrez gain, kultur ekitaldi hainbat ere iragarri dituzte udazken parte honetarako; liburu aurkezpenak, hitzaldiak... Horien artean, lehenengoa, ostegunerako, urriaren lehenerako. Onintza Enbeita Maguregik idatzitako bere "Bizitza baten txatalak, andre bat lurrari emana" aurkeztuko du, 18:00etan Kalezarko Pelaioenean.
"Feli Madariaga Torrealdairen bizitza kontatzen digu Onintza Enbeita liburuaren egileak. Hamabi gaineko eta hamabi azpiko izan ziren Feli Madariagaren arreoa. Haiek hartuta joan zen Muxikako Igertu baserrira. Hortik aurrera bizitza ederra eraiki zuen Julian Gabikaetxebarria senarrarekin eta bien artean izan zituzten hiru alabekin. Laurogeita hamar urtetik gora, oraindik ere hezurrek uzten diotenean jorran egitera joaten da ortura. Gure amonen, birramonen edo gure amen bizimodua kontatzen da hemen andre baten ahotan. Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe".
Emakumeon Etxea
Kultur ekitaldiak
-Urriak 1, 18:00 Onintza Enbeitak idatzitako "Bizitza baten txatalak, andre bat lurrari emana" liburuaren aurkezpena, egilea bertan dela.
-Urriak 21, 18:00 Hitzaldia: "Emakumea, gorputz-irudia eta kirola: presioetatik ongizatera”. Hizlaria: Naroa Miralles.
-Azaroak 13, 17:00 Hitzaldia: "Emakumea eta ariketa fisikoa". Hizlaria: Agurtzane Alkorta Urdampilleta herrikidea.
-Abenduak 17, 18:00 Oihana Aranak idatzitako "Zerua hemen" liburuaren aurkezpena bertsotan. Idazlearekin batera ekitaldian parte hartuko dute Uxue Alberdik eta Miren Amurizak.
-Urtarrilak 21, 18:00 "Itzali eta piztu" bertso-saio musikatua. Bertsolari parte hartzaileak: Ane Labaka, Eli Pagola eta Maddi Aiestaran. Musikariak: Manex Pagola eta Aner Peritz. Gai-emailea: Ainhoa Urien.
Zerbitzuak
Liburutegi feminista
Zaintzaile profesionalentzako arreta eta aholkularitza (Maitelan Zaintza Kooperatiba)
Ordutegia: 15:00-18:00.
Zehaztasunak: "Zaintzaile profesionalek euren jardunean izan ditzaketen arazo edo bestelako zalantzak argitzeko zerbitzua".
Aurrez aurreko aholkularitza (ostiralak, 14:00-18:00): urriak 30, azaroak 27, abenduak 18 eta urtarrilak 29.
Talde dinamikak (ostiralak, 17:00-19:00): irailak 11, urriak 9, azaroak 13, abenduak 11 eta urtarrilak 15.
Hitzordua eskatzeko: sarea-red@maitelan.eus / 633 17 73 21.
Aholkularitza juridiko eta psikosoziala (Irule Abokatuak Taldea)
Egutegia: urriak 14, azaroak 18, abenduak 16.
Ordutegia: 15:00-18:00.
Zehaztasunak: "Zerbitzu honen bitartez, gai konplexuei buruzko informazio juridikoa eskaintzen dugu: banaketa, dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio-prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu-pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenak ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoak kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, gizarte-laguntzak eta bestelako kontsultak".
Hitzordua eskatzeko: emakumeonetxea@usurbil.eus / 943 377 112.
Aholkularitza psikologikoa (Sortzen Consultoria)
Egutegia: urriak 5 eta 19, azaroak 16 eta 30, abenduak 14.
Ordutegia: 15:00-19:00.
Zehaztasunak: "Zerbitzuaren xedea da pertsonen autoezagutza, ahalduntzea eta autonomia sustatzen duten tresnak ematea da, norbanakoaren ongizaterako eta gizarte-eraldaketarako. Ikuspegi psikosozial, humanista eta transfeminista bermatuz eskaintzen da zerbitzua".
Hitzordua eskatzeko: emakumeonetxea@usurbil.eus / 943 377 112.
Informazio gehiago:
Helbidea: Belmonte kalea 8 (Kalezar).
Ordutegia: astearte eta ostegunetan, 12:00-14:00 / 17:00-19:00.
E-posta helbidea: emakumeonetxea@usurbil.eus
Telefono zenbakia: 943 37 71 12 / 688 634 439 (Whatsapp).
Sare sozialak:
Facebook: @UsurbilgoEmakumeonEtxea
X: @UsurbilEmakumea
Instagram: @usurbilgoemakumeonetxea
Whatsapp: Usurbilgo Emakumeon Etxeko kanala
Eskuorria: 2027. urteko urtarrilera arteko Usurbilgo Emakumeon Etxearen eskaintza