"Emakumea, gorputz-irudia eta kirola: presioetatik ongizatera" hitzaldia asteazkenean

Noaua Aldizkaria

"Emakumea, gorputz-irudia eta kirola: presioetatik ongizatera" hitzaldia iragarri du Emakumeen Etxeak asteazken honetarako, urriaren 21erako, 18:00etan hasita. Naroa Miralles osasun psikologoa izango da hizlaria.

Solasaldiaren helburua izango da "gune bat eskaintzea hausnarketarako eta gure barne-mugimenduak elkarbanatzeko. Kirola ongizate fisiko eta emozionalerako tresna garrantzitsua izan daiteke, baina askotan presioek, autoexijentziak eta gorputz-irudiaren inguruko mezuek harekin dugun harremana baldintzatu dezakete. Emakumea eta kirola ardatz hartuta, harreman hori aztertzeko eta ongizatea sustatzeko bideez hausnartzeko aukera izango dugu".

Hizlariarekin elkartu da  hedabide hau, Naroa Miralles osasun psikologoarekin.

"Emakumea, gorputz-irudia eta kirola: presioetatik ongizatera" hitzaldian zertaz hitz egingo duzu? 

Batez ere, emakumeok gure gorputzarekin eta kirolarekin dugun harremanaz hitz egingo dugu. Jarduera fisikoaz gozatzeko, besteekin elkartzeko eta gure ongizatea zaintzeko aukera izan daiteke. Baina harreman horretan, presio estetikoek, konparazioek eta autoexijentziak ere eragina izan dezakete. "Teoriaz" beteriko hitzaldi soil bat izan baino, hausnarketarako espazio goxo bat eskaintzea gustatuko litzaidake, gure burua gehiago ulertu eta gure gorputzarekin nondik harremantzen garen ulertzera iristeko; noski, norberaren errukitasunetik. Hitzaldiaren helburua gure beharrak hobeto entzutea eta kirolarekin harreman atseginagoa eta malguagoa eraikitzeko bideak ezagutzea izango da. 

Nola aldatu da kirolarekiko ikuspuntua? Aisialdiko jarduera izatetik gorputz estandar batzuk moldatzeko ekintzan bihurtu da akaso?
Ez nuke esango aisialdiko jarduera izatetik helburu estetiko hutsa izatera igaro denik. Azken batean, kirola egiteko arrazoiak askotarikoak dira, eta pertsona berean ere hainbat motibazio elkarrekin egon daitezke: gozatzea, osasuna zaintzea, lagunekin egotea, erronkak gainditzea edo itxura aldatzea. Baina presio estetiko hori ukatzea ezinezkoa da. Gaur egun, tamalez, oraindik ere, "dietaren kultura" eta muturreko argaltasuna oso presente daude une oro bai sare sozialetan, gaur egun haur eta nerabeentzat eredu diren eragin-sortzaile horietan, filmetan... Horrek guztiak, noski, arreta eta fokua gorputzaren itxuran jartzera eraman gaitzake, mugimenduak ematen digun esperientzian eta onuran baino. Azken batean, horrek guztiak emakumeon autoestimuan, kanpo balioztatzean, auto-kontzeptuan, harremanetan, autoirudian, plan sozialetan, bizitza bizitzeko moduan, berebiziko eragina izan dezake.

Zein dira aipatzen diren presio horiek?
Aurreko erantzunarekin jarraituz, azkenean, gure egunerokoan, askotan inongo kontzientziarik gabe eta zeharka (hori guztia erabat normalizatu baitugu), une oro presio eta mezu ezberdinak jasotzen ari gara, geratu gabe. Alde batetik, presio estetikoa izango genuke, lehen aipatutako "dietaren kultura", muturreko argaltasuna, gorputz "normatibo" horiek jarraitu beharra... Bestetik, errendimenduaren presioa ere badugu: gero eta gehiago egin beharra, markak hobetzea eta beti aurrera egitea, atsedena edota erritmoa jaistea, gaur egun, ez baita aukera bat. Gaur egun, kirola egitea ere moda bihurtu denaren sentsazioa ere badut eta eragin-sortzaileen indarrak eta eraginak, hainbat jokaera normalizatzera eraman gaitu. Emakumeon kasuan, gainera, lehen aipatu dudan moduan, "emakumeen eskakizun" horiekin ere bete behar dugu. 


Emakumeon Etxea
Kultur ekitaldiak

-Urriak 21, 18:00 Hitzaldia: "Emakumea, gorputz-irudia eta kirola: presioetatik ongizatera”. Hizlaria: Naroa Miralles.
-Azaroak 13, 17:00 Hitzaldia: "Emakumea eta ariketa fisikoa". Hizlaria: Agurtzane Alkorta Urdampilleta herrikidea.
-Abenduak 17, 18:00 Oihana Aranak idatzitako "Zerua hemen" liburuaren aurkezpena bertsotan. Idazlearekin batera ekitaldian parte hartuko dute Uxue Alberdik eta Miren Amurizak.
-Urtarrilak 21, 18:00 "Itzali eta piztu" bertso-saio musikatua. Bertsolari parte hartzaileak: Ane Labaka, Eli Pagola eta Maddi Aiestaran. Musikariak: Manex Pagola eta Aner Peritz. Gai-emailea: Ainhoa Urien.


Zerbitzuak
Liburutegi feminista

Zaintzaile profesionalentzako arreta eta aholkularitza (Maitelan Zaintza Kooperatiba)
Ordutegia: 15:00-18:00.
Zehaztasunak: "Zaintzaile profesionalek euren jardunean izan ditzaketen arazo edo bestelako zalantzak argitzeko zerbitzua".
Aurrez aurreko aholkularitza (ostiralak, 14:00-18:00): urriak 30, azaroak 27, abenduak 18 eta urtarrilak 29.
Talde dinamikak (ostiralak, 17:00-19:00): azaroak 13, abenduak 11 eta urtarrilak 15.
Hitzordua eskatzeko: sarea-red@maitelan.eus / 633 17 73 21.

Aholkularitza juridiko eta psikosoziala (Irule Abokatuak Taldea)
Egutegia: azaroak 18, abenduak 16.
Ordutegia: 15:00-18:00.
Zehaztasunak: "Zerbitzu honen bitartez, gai konplexuei buruzko informazio juridikoa eskaintzen dugu: banaketa, dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio-prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu-pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenak ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoak kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, gizarte-laguntzak eta bestelako kontsultak".
Hitzordua eskatzeko: emakumeonetxea@usurbil.eus / 943 377 112.

Aholkularitza psikologikoa (Sortzen Consultoria)
Egutegia: urriak 19, azaroak 16 eta 30, abenduak 14.
Ordutegia: 15:00-19:00.
Zehaztasunak: "Zerbitzuaren xedea da pertsonen autoezagutza, ahalduntzea eta autonomia sustatzen duten tresnak ematea da, norbanakoaren ongizaterako eta gizarte-eraldaketarako. Ikuspegi psikosozial, humanista eta transfeminista bermatuz eskaintzen da zerbitzua".
Hitzordua eskatzeko: emakumeonetxea@usurbil.eus / 943 377 112.


Informazio gehiago:
Helbidea:
Belmonte kalea 8 (Kalezar).
Ordutegia:
astearte eta ostegunetan, 12:00-14:00 / 17:00-19:00.
E-posta helbidea: emakumeonetxea@usurbil.eus
Telefono zenbakia: 943 37 71 12 / 688 634 439 (Whatsapp).
Sare sozialak:
Facebook: @UsurbilgoEmakumeonEtxea
X: @UsurbilEmakumea
Instagram: @usurbilgoemakumeonetxea
Whatsapp: Usurbilgo Emakumeon Etxeko kanala

Eskuorria: 2027. urteko urtarrilera arteko Usurbilgo Emakumeon Etxearen eskaintza