Helduenentzako zineforuma ostegunean Txirikordan

Noaua Aldizkaria

Film proiekzioa antolatu dute urriaren 29rako, Ugartondoko belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioan.

Zineforuma programatu dute ostegun honetarako, urriaren 29rako arratsaldeko 16:30etan, Ugartondoko belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioan, Txirikordan alegia, bertako sotoan. Proiektatuko duten filma egun berean zehaztuko dute. Sarrera doakoa izango da.

Hilabete barru, hauteslekuetako bat
Txirikordako eremua dinamizatuko duen hitzorduetako bat hilabete barru izango da, azaroaren 29ko Espainiako Gorteak berritzeko hauteskundeak hain zuzen.

Gogoan izan, "Hauteskundeetarako Sekzio, Hauteskunde-Mahai eta Hauteslekuen zerrenda" argitaratu zuen Estatistikako Institutu Nazionalak hilaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez.

Usurbili dagokionean, ohi bezala, udalerri honek zortzi hautesleku izango ditu azaroaren 29ko bozketa egunean. Norbera non dagoen erroldatua, horren arabera, segidan agertzen den taulako guneotako batera jo beharko du botoa ematera.

Adi, berrikuntzak daude, oraingo honetan. Izan ere, zortzi hautesleku horietatik bi Kalezarren kokatu izan dira aurreko deialdietan, haur eskolan hain zuzen. Oraingo honetan, ordea, birgaitze lanetan izango duten eraikina ez dute baliatuko azaroaren 29ko hauteskundeetan. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak gaur jakinarazitakoaren arabera, Ugartondon, Txirikorda belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioan kokatuko dira aipatu Kalezarko bi hauteslekuak.

Gainerakoan, ohiko tokietan bozkatu ahalko da. Hiru hautesleku Udarregi ikastolako eraikin gorriko erdiko aretoan ezarriko dira eta beste hautesleku bana Santuenea Kultur Elkartearen egoitzan, Aginagako Herri Ikastetxean eta azkena, Zubieta Lanbide Eskolan.

Zubieta, dakizuenez, bi udalerrietako lurretan da; Usurbilgoan zein Donostiakoan. Aurreko deialdietan egin izan duten moduan, bi hautesleku izango ditu honenbestez; bat, Usurbil aldekoa, Zubieta Lanbide Eskolan, eta bestea, Donostia aldekoa, Zubietako Herri Ikastetxean.

Hautesleku horietan guztietan aurrez eginiko zozketa bidez erabakiko da zeintzuk egon beharko duten guneotan azaroaren 29an. Hilabete honen amaieran edota beranduenez jota, azaroa hasieran egingo du Udalak mahaikideon zozketa.

Udalerria

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

Hauteslekuaren helbidea

USURBIL

01

001

 

A

AI

UDARREGI IKASTOLAKO ERDIKO ARETOA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

001

 

B

JZ

UDARREGI IKASTOLAKO ERDIKO ARETOA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

002

01

A

AZ

SANTUENEA KULTUR ELKARTEAREN EGOITZA

SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA)

USURBIL

01

002

02

B

AZ

AGINAGA HERRI IKASTETXEKO PSIKOMOTRIZITATE GELA

ERRIBERAKO KALEA 7 (AGINAGA)

USURBIL

01

003

01

A

AI

TXIRIKORDA ERAIKINA

LAKIZAR KALEA 2

USURBIL

01

003

01

B

JZ

TXIRIKORDA ERAIKINA

LAKIZAR KALEA 2

USURBIL

01

003

02

C

AZ

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA AUZOA 9 (ZUBIETA)

USURBIL

01

004

 

U

AZ

UDARREGI IKASTOLAKO ERDIKO ARETOA

GERNIKA IBILBIDEA 11

 

DONOSTIA

06

012

02

B

AZ

 ZUBIETA IKASTETXE PUBLIKOA

LEARRITZA PASEALEKUA 52 (ZUBIETA)