Haur eskola Agerialden kokatua dago behin-behinean, ohiko Kalezarko eraikina eraberritzera doaz eta. Lanok esleitu dituela jakinarazi du Usurbilgo Udalak. "4 Badia Mantentze Zerbitzuak enpresak eskuratu du lizitazioa, 998.774,86 euroan", jakinarazi du Udalak. Lanoi ekiteko hilabeteko tartea izango du, sei hilabetekoa obra horiek gauzatzeko.
Udalak egin asmo dituzten berrikuntza lanei buruzko nondik norakoen berri eman du. "Batetik, fatxada berrituko da, eraikinaren isolamendu baldintzak hobetuz. Bestetik, lehenengo bi solairuak berrituko dira, eta espazioak berrantolatuko dira. Horrez gain, beheko solairuan, gaur egun jangela gisa erabiltzen den espazioa ere egokitu egingo da: obrak eginda, aterpedun kanpo-espazioa izango da, eta 24 orduz erabiltzeko moduan izango den komun publikoa ere izango du. Aterpedun espazioa, hain zuzen ere, azken urteotan haur eskolako hezitzaileek zein Belmonte auzo elkarteak udalari egindako eskarietako bat da".
Eraikina berritzeko proiektua lankidetzan diseinatu dute. "Hainbat alderen adostasunarekin idatzia izan da: udal barruan ez ezik, haur eskolako hezitzaileekin ere landu da, zerbitzuaren eta haurren beharretarako egokia izan dadin. Udalarentzat garrantzitsua izan da haur eskolan emango den zerbitzuaren araberako proiektua izatea. Izatez, udal haur eskola Haurreskolak Partzuergoan integratu aurretik idatzia zuen proiektu bat: Partzuergoan integratuko zela erabaki zenean, proiektua moldatu behar izan zuen. Proiektu berriak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren oniritzia du, halaber: proiektua gauzatzeko ezinbesteko baldintza izan da".
Bozkatzeko, Txirikordara
Lanok amaitu ostean, haur eskola jatorrizko kokagune horretara, Kalezarko eraikinera itzuliko da. Bitartean, Agerialden mantenduko dute. Tarte horretan egokituko dira, Espainiako Gorteak berritzeko azaroaren 29rako deitutako hauteskundeak. Gogoan izan, hauteslekuetako bat berritzera doazen eraikin horretan kokatu izan dutela. Aldiz, lanok tarteko itxita egongo denez, hautesleku horretan botoa eman ohi dutenek Ugartondoko Txirikorda belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioko sotora jo beharko dute deialdi horretan parte hartu nahi dutenek. Bertan, aurreko hauteskundeetan gertatu bezala, bi mahai kokatuko dituzte.
|
Udalerria |
Barrutia |
Saila |
Azpisaila |
Mahaia |
Letrak |
Hauteslekua |
Hauteslekuaren helbidea |
|
USURBIL |
01 |
001 |
A |
AI |
UDARREGI IKASTOLAKO ERDIKO ARETOA |
GERNIKA IBILBIDEA 11 |
|
|
USURBIL |
01 |
001 |
B |
JZ |
UDARREGI IKASTOLAKO ERDIKO ARETOA |
GERNIKA IBILBIDEA 11 |
|
|
USURBIL |
01 |
002 |
01 |
A |
AZ |
SANTUENEA KULTUR ELKARTEAREN EGOITZA |
SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA) |
|
USURBIL |
01 |
002 |
02 |
B |
AZ |
AGINAGA HERRI IKASTETXEKO PSIKOMOTRIZITATE GELA |
ERRIBERAKO KALEA 7 (AGINAGA) |
|
USURBIL |
01 |
003 |
01 |
A |
AI |
TXIRIKORDA ERAIKINA |
LAKIZAR KALEA 2 |
|
USURBIL |
01 |
003 |
01 |
B |
JZ |
TXIRIKORDA ERAIKINA |
LAKIZAR KALEA 2 |
|
USURBIL |
01 |
003 |
02 |
C |
AZ |
LANBIDE-ESKOLA |
ZUBIETA AUZOA 9 (ZUBIETA) |
|
USURBIL |
01 |
004 |
U |
AZ |
UDARREGI IKASTOLAKO ERDIKO ARETOA |
GERNIKA IBILBIDEA 11
|
|
|
DONOSTIA |
06 |
012 |
02 |
B |
AZ |
ZUBIETA IKASTETXE PUBLIKOA |
LEARRITZA PASEALEKUA 52 (ZUBIETA) |