“Emakumea eta ariketa fisikoa” hizpide Emakumeon Etxean

Noaua Aldizkaria

Emakumea eta ariketa fisikoa hizpide harturiko hitzaldia eskaini du Agurtzane Alkorta Urdanpilletak, ostiral arratsalde honetan, Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Usurbilgo Emakumeon Etxean.

Kalezarko Pelaioeneako goiko aretoan, emakumea eta kirola, bi hizpideok zeharkaturiko ekitaldiaren egoitza izan da ostiral arratsalde honetan, azaroaren 13an. Agurtzane Alkorta Urdanpilletak horri buruzko hitzaldia eskaini die Usurbilgo Emakumeon Etxearen bilgunera bertaraturiko emakumeei. Saioaren helburua zen "estetika, ispilua...berekiko duten exijentzia eta presioak aldea batera uztea eta emakume orok bere bizitzako etapetan gorputza ulertzea, zaintzea eta indartzea, betiere konfiantzaz eta errespetuz".

Hizlaria, herri erdigunean duen “Agu, pilates eta ariketa fisikoa” enpresako arduraduna da. Berriki, Hizkelan jardunaldiaren baitan, “Ekintzailetza euskaraz” saria jaso zuen.

Gaurko hitzaldiaren ondotik, kultur ekitaldi gehiago antolatu dituzte Emakumeon Etxean, hurrengo hilabeteotarako:


Emakumeon Etxea
Kultur ekitaldiak

-Abenduak 17, 18:00 Oihana Aranak idatzitako "Zerua hemen" liburuaren aurkezpena bertsotan. Idazlearekin batera ekitaldian parte hartuko dute Uxue Alberdik eta Miren Amurizak.
-Urtarrilak 21, 18:00 "Itzali eta piztu" bertso-saio musikatua. Bertsolari parte hartzaileak: Ane Labaka, Eli Pagola eta Maddi Aiestaran. Musikariak: Manex Pagola eta Aner Peritz. Gai-emailea: Ainhoa Urien.


Zerbitzuak
Liburutegi feminista

Zaintzaile profesionalentzako arreta eta aholkularitza (Maitelan Zaintza Kooperatiba)
Ordutegia: 15:00-18:00.
Zehaztasunak: "Zaintzaile profesionalek euren jardunean izan ditzaketen arazo edo bestelako zalantzak argitzeko zerbitzua".
Aurrez aurreko aholkularitza (ostiralak, 14:00-18:00): azaroak 27, abenduak 18 eta urtarrilak 29.
Talde dinamikak (ostiralak, 17:00-19:00): abenduak 11 eta urtarrilak 15.
Hitzordua eskatzeko: sarea-red@maitelan.eus / 633 17 73 21.

Aholkularitza juridiko eta psikosoziala (Irule Abokatuak Taldea)
Egutegia: azaroak 18, abenduak 16.
Ordutegia: 15:00-18:00.
Zehaztasunak: "Zerbitzu honen bitartez, gai konplexuei buruzko informazio juridikoa eskaintzen dugu: banaketa, dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio-prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu-pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenak ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoak kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, gizarte-laguntzak eta bestelako kontsultak".
Hitzordua eskatzeko: emakumeonetxea@usurbil.eus / 943 377 112.

Aholkularitza psikologikoa (Sortzen Consultoria)
Egutegia: azaroak 16 eta 30, abenduak 14.
Ordutegia: 15:00-19:00.
Zehaztasunak: "Zerbitzuaren xedea da pertsonen autoezagutza, ahalduntzea eta autonomia sustatzen duten tresnak ematea da, norbanakoaren ongizaterako eta gizarte-eraldaketarako. Ikuspegi psikosozial, humanista eta transfeminista bermatuz eskaintzen da zerbitzua".
Hitzordua eskatzeko: emakumeonetxea@usurbil.eus / 943 377 112.


Informazio gehiago:
Helbidea:
Belmonte kalea 8 (Kalezar).
Ordutegia:
astearte eta ostegunetan, 12:00-14:00 / 17:00-19:00.
E-posta helbidea: emakumeonetxea@usurbil.eus
Telefono zenbakia: 943 37 71 12 / 688 634 439 (Whatsapp).
Sare sozialak:
Facebook: @UsurbilgoEmakumeonEtxea
X: @UsurbilEmakumea
Instagram: @usurbilgoemakumeonetxea
Whatsapp: Usurbilgo Emakumeon Etxeko kanala

Eskuorria: 2027. urteko urtarrilera arteko Usurbilgo Emakumeon Etxearen eskaintza