Udazkeneko Trikiti Topafesta, azaroaren 28an

Noaua Aldizkaria

Udazkeneko Trikiti Topafesta antolatu du Belmonte Auzo Elkarteak azaroaren 28an. Auzo bazkariarekin hasi eta erromeria giro betean amaituko dute hilabete honetako azken larunbata auzoan.

Kalezar dantza batean jartzera doa berriz, bertako auzo elkartea. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, arrakasta itzela izan zuen iazko azaroaren lehenean antolatu eta karpagunean eginiko Udazkeneko Dantzari eta Trikiti Topafestak. Aurretik, udaberri partean eginiko erromeria saio ederraren ondotik heldu zen urte amaiera hartakoa.

Aurtengoan, esperientzia errepikatzera doaz. Belmonte Auzo Elkarteak Udazkeneko Trikiti Topafesta antolatu du azaroaren 28an. Lehenbizi, auzokideak biltzeko bazkaria iragarri dute eta arratsalde partean, iluntzera arte luzatuko den erromeria. Kristina eta Amaia eta Gorka Valder eta Hekthor Folk gonbidatu dituzte hitzordu horretara.

Kalezarko plazan ospatuko da azaroko azken larunbateko erromeria arratsaldea. Orbeldi Dantza Taldea eta Usurbilgo Udala izango ditu ekimenak laguntzaile.

Gaztain erre festa
Erromeria egun horren bezperan, bestalde, gaztain erre festa antolatu du Belmonte Auzo Elkarteak Kalezarren. Hona hemen, beraz, azaroko azken astebururako bi deialdion berri: