Gaztain jana eta erromeria, asteburu girotua Kalezarren

Noaua Aldizkaria

Asteburu girotua izango dute Kalezarren, Belmonte Auzo Elkarteak antolaturiko gaztain erreen jatearekin eta erromeriarekin.

Asteburu girotu eta mugitua izango dute Kalezarren. Belmonte Auzo Elkarteak Udazkeneko Trikiti Topafesta antolatu du larunbatean, azaroaren 28an. Lehenbizi, auzokideak biltzeko bazkaria iragarri dute eta arratsalde partean, iluntzera arte luzatuko den erromeria. Kristina eta Amaia eta Gorka Valder eta Hekthor Folk gonbidatu dituzte hitzordu horretara.

Kalezarko plazan ospatuko da azaroko azken larunbateko erromeria arratsaldea. Orbeldi Dantza Taldea eta Usurbilgo Udala izango ditu ekimenak laguntzaile.

Orbelditik dantzara animatu dituzte herritarrak, sare sozialen bidez. "Aurten ere Belmonte Auzo Elkartearekin Trikiti Festa ospatzeko aukera izango dugu! Animatu bazkarira eta jarraian erromerira. Dantzan ikusi nahi zaituztegu!", egin dute gonbita.

Gaztain erre festa
Erromeria egun horren bezperan, ostiral honetan, azaroaren 27an, bestalde, gaztain erreen festa antolatu du Belmonte Auzo Elkarteak Kalezarren. Hona hemen, beraz, azaroko azken asteburu honetarako bi deialdion berri: