Prest dute guztia Kalezarren, larunbatean, azaroaren 28an biziko duten erromerirako. Halere, girotze lanak ostiral iluntze honetan bertan hasi dituzte. Izan ere, Belmonte Auzo Elkarteak gaztain erreak dastatzeko hitzordua finkatu du Kalezarko plazan. Pelaioenea ataria, auzokideen bilgunean bilakarazi du ekimenak ostiral iluntze honetan.
Auzolanean prestaturiko mokadutxo goxo askoarekin ekin diote asteburu girotuari. Izan ere, Belmonte Auzo Elkarteak Udazkeneko Trikiti Topafesta antolatu du larunbatean, azaroaren 28an. Lehenbizi, auzokideak biltzeko bazkaria iragarri dute eta arratsalde partean, iluntzera arte luzatuko den erromeria. Kristina eta Amaia eta Gorka Valder eta Hekthor Folk gonbidatu dituzte hitzordu horretara.
Kalezarko plazan ospatuko da azaroko azken larunbateko erromeria arratsaldea. Orbeldi Dantza Taldea eta Usurbilgo Udala izango ditu ekimenak laguntzaile.
Orbelditik dantzara animatu dituzte herritarrak, sare sozialen bidez. "Aurten ere Belmonte Auzo Elkartearekin Trikiti Festa ospatzeko aukera izango dugu! Animatu bazkarira eta jarraian erromerira. Dantzan ikusi nahi zaituztegu!", egin dute gonbita.
