Herrikideak baziren, baita Aristerrazu aldera joan ohi direnak ere. Batzuk eta besteak arin asko aritu dira dantzan larunbat arratsalde honetan Kalezarren. Erromeriaren plaza nagusia izan dugu auzoa. Izan ere, Belmonte Auzo Elkarteak Udazkeneko Trikiti Topafesta antolatu du. Iaz antolatu zuten estreinakoz. Euria tarteko, karpagune batean ospatu behar izan zuten.
Aurten, argiztaturiko plaza irekian aritu dira arin asko gerri-buelta mugitzen. Kristina eta Amaia eta Gorka Valder eta Hekthor Folk aritu dira dinamizatzen. Jendea dantzara batu da edota erromeria hurbiletik ikustera ere bai. Antolatzaileek txosna egokitu dute Pelaioenea sarreran.
Dantza giro ederra nagusitu da Kalezarko plazan. Belaunaldiarteko topaketa izan da gaurkoa.