1) Begirada zabala: egungo krisiaren geruza oro erauzteko, ezinbestekoa da begirada osagarriak izatea. Eraldaketarako tresna eraginkor bat izatekotan, aintzat hartu beharko ditu egungo krisi egoeraren jatorri anitzak.
2) Adibide lokalak: Norberak egindako ekarpena, inguruko komunitatearentzat aberatsa izan daiteke oso. Baina hau, eskala globalean ere kokatu beharra dago, baliabide ezberdinak baliatuz, gure ekintzen neurritasuna egokituz.
3) Etorkizun desiragarriak irudikatu: egoeraren larritasunaren jakitun izan behar dugu, baina aukera hau, osatu nahi dugun etorkizun oparoa elikatzeko baliatu dezakegu. Irudikatu ezean, nekez lortuko dugu.
4) Justizia eztabaidara ekarri: ingurumen-larrialdiari heltzeak, hau eta beste hainbat gatazka eragin dituen botere-abusuari aurre egitea dakar berarekin.
5) Eurozentrismoa aldendu: munduko errealitateak kontuan izan behar ditugu guretik abiatzeko ere. Gure pribilegioak eztabaidan jarri, eta inor baztertuko ez duen eraldaketa justua sustatuz.
6) Androzentrismoa ekidin: begirada maskulinoa, unibertsaltzat iraunarazten badugu, talde zaurgarrienak ikusezin izaten jarraituko dute.
7) Denok dugu zer egina, baina ez erantzukizun bera: soilik herritarrok, ezin ditugu sostengatu gureak ez diren ardurak.
8) Irtenbide soziala eta politikoa ere bada: teknologiak ez gaitu salbatuko.
9) Bioaniztasuna, bizitza-asegurua: guri dagokigu, arbasoengandik jaso dugun lurraldea egoera onean iraunaraztea hurrengoentzat.
10) Osasun bakarra eta interdependentzia: ekosistemaren sarean, elkarren mendekoak dira gizakion, animalien eta ingurumenaren osasuna.
11) Zalantzan jarri: gure iruditegia aldatu beharrean gaude, ongizatea esanahitzeko.
12) Eman hitza: lekuan lekuko jakintzari hedapena eta espazioa eman.
13) Ikuspegi kritikoa garatu: aurretik jasotako ezagutzak zein zientziaren baitakoak partekatu beharrean gaude. Gure erabakiak, sentsazio eta aurreiritzietan oinarritu ez daitezen.
14) Euskaraz komunikatu, jasangarritasuna sustatzeko: hizkuntza gutxitu askok, naturarekiko harreman estua gordetzen dute. Zaindu dezagun gure ingurunea, gure hizkuntza babestearekin batera.