Izan ere, zientziak frogatu du jaten dugunak eragin erabakigarria duela ez soilik gure osasunean, gure animoan ere bai. Hona hemen beraz, umore onez jartzen gaituzten elikagaietako batzuk, zuen erosketa zerrendara gehitzeko:
- ARRAINA. Omega-3 eta koipe osasungarriak ditu. Bere azidoetako batzuk gehiago agertzen dira depresiorako joera txikiagoa duten pertsonetan.
- OLOA. Triptofanoan aberatsena den elikagaietako bat da, gure nerbio sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoa duen elementua.
- BANANA. B6 bitamina du, serotonina eta melatonina bezalako neurotransmisoreak sintetizatzen laguntzen duena. Gainera, bere potasio eduki altuak umorea hobetzen du.
- TXOKOLATE BELTZA. Txokolateak zoriontsu egiten gaitu, ez bakarrik gozagarria delako, baizik eta bere kimikarietako batzuek endorfinak askatzen dituztelako garunean. Hori gutxi ez eta dopaminaren ekintza indartzen du, zoriontasunaren eta plazeraren neurotransmisorea dena.
- DILISTAK. Serotonina sintetizatzen lagundu eta antioxidatzaileak sortzen sustatzen dute.
- ESPINAKAK. Kaltzio iturri izateagatik dira ospetsuak, baina serotonina erregulatzen laguntzen dute ere.
- BROKOLIA. Besteak beste, brokoliak kromo asko du, eta horrek neurotransmisoreak areagotu eta horiek erregulatzen laguntzen du.
- KALABAZA. Folatoak, zuntza, B6 bitamina eta C bitamina ditu: koktel antidepresivo eraginkorra.
- INTXAURRAK. Fruitu lehor honek Omega 3 asko du, eta eragina du gure neurotransmisoreetan. Oloa intxaur, pakana eta almendrekin nahas daiteke, umore txarraren aurka elikagai osasungarri eta eraginkorragoa lortzeko.
- KAFEA. Ikerketek erakutsi dute egunean kafe katilu bat edo bi hartzen dituztenek gehiago eusten diotela depresioari beste edari batzuk hartzen dituztenek baino. Kafeinak dopamina estimulatzen du.
Orain badakizu komuneko paperaz gain zer erosi behar duzun!
“Konfinamenduari aurre egiteko oso ondo dago etxean kirola egitea, baina gai horretaz ez naizenez aditua (ezta aritua ere, izan gaitezen zintzoak), utzidazue gutxienez elikadura gomendio batzuk ematen”.