Proposamen buletina

Erabiltzailearen aurpegia Ugaitz Agirre Zapirain 2022ko urt. 4a, 09:28

Hitz segidak antigeno testak ogia txokolatea inertziak narama zoriontsu sentitzera edo bere okerrenean triste orain hobeto boladak dira hego haizearenak ekarri al dudan hau hori hura supermerkatuak hutsik direnean bihar bihar bihar atzo izango da gaur delakoan eta txio batek bizitza konponduko dio inori

***

GERRA GERRA GERRA diote egunkari saltzaileek marketing kanpaina berrian eta Hertzainakek erantzun gerrara ohitu zintezke baina gerra egon badago

***

Paperezko zorroan daramat merkantzia estraperlokoa daitekeen susmoak zurrumurruak bilakatu dira istant batean arrunta da paperezko zorroan gordeta legez-kanpoko merkantzia eramatea ezkutuko esaldiak bezain arrunta

***

Bihotzak dituen txoko ospeletan jardin bat zuretzat goroldioa ere apenas ailegatzen da hilabete amaierara alabaina saio enpatikoenean oxigenoa sortzen du eta eskerrik ez trukean

***

Banu baneza banitzaio badoanez noa baboa harrigarriki errepidean aurrera atzean geratutako bidegurutze bakoitza simulatuz aukera posibleen inbentarioan

***

Etorriko dira egunak zaharrak zahar-zaharrak zaharragoak botila hutsetan gatibu izanda zoriontsuak

***

All I can hear I me mine I me mine I me mine even those tears I me mine I me mine I me mine all to your life I me mine

***

Notiziak konstantziak eta inkoherentziak promesa dituzu goxoki formetan umeei jaurtitzeko

***

Salgai Ford T beltza bilauseizazpizerobathirubilauhemeretzihogeitahamazazpibizeroehunetabost kilometro eta forma onean prezioa eztabaidagarria

***

Banu baneza baboa umezurtz zuri-beltzeko bidegurutzeen epizentroan lurrikarak atzerapenarekin iritsi ohi izan dira beti eta aitzakiak tarteko inoiz ez du inork motiborik topatu salaketa egiteko denborak ezabatu baititu ustezko krimenaren ebidentzia guztiak

***

DADADADABADADADADATADADADABADABADA

***

Pentsamenduak irakurtzen dizkiezu ostean saltzeko gezurra bailitzan egia eta galdetzen didazu zertan naizen indartsu jakiteko noiz egonen naizen ahuleziak jota

***

Zure desleialtasunak airos kontatzen dizkidazu gela itxietan mitologia ezberdinetan sinesten baituzu uhartedi honetan onak eta txarrak pintzelkada ñimiñoengatik ezberdintzen dira heroiak bidelapurrengatik aldatu genituenetik

***

zurrumurruak eta txutxu mutxuak mugitzen du morbosoa irudimenaren fruitu den paisaia hipotetikoetara txotxongilo-antzerki ikusle bakarra bera izaki berunezko soldadutxoekin gerrak irabazten dituen jenerala nola bai baitaki inork ezingo diola kendu besteak torturatzeko fetitxea

***

Irakurtzeko beharrizana ez duten iragarki sorta pare datoz berriak gaurko buletinean atzokoen pare edo agian berdinak dira eta zuk ez diezu zentzurik hartzen egunen joan-etorriari nahiz eta dirudien pertsianak igotzea eta jaistea ariketa errutinarioa besterik ez dela ohituraren ohituraz naturaltasun kuestiona ezin bateraino iritsiz jakinik ere fantasietan soilik behar lukeela horrela eta kalekoa pantomima hutsa dela