Maite (bata bestearen parasito ginela konturatu eta gero, separatismoa bizitza ulertzeko korronte balekoa zitzaigun. Egindako bideak ematen duen perspektiba hori, nola esan?, argazkiak: oroitzen? Muxuak eta hozkadak. Laztanak eta harramazkak. Kilimak. Goizeko kafearen usaina eta ilunabarreko likoreen itsaskortasuna. Baina batik bat, muxuak eta hozkadak, ufada garaikideek hozkada eta muxu bihurtu nahi dituztenak hurrenez hurren. Galdegin dezakegu, nola iritsi gara honaino?, erantzun bakar gisa efemeride zerrenda —kafe bat hartuko dugu lanera joan aurretik, bi kafesne, oso ondo geratzen zaizu ile-mozketa hori, ez nekien hain musikazalea zinenik, nik nahiago dut Rodriguezen azkena, zergatik hain azkar?, ardotan jarraituko dugu hizketan, gaztarekin konbinazio egokia, enpresaritza ikasi nuen, ea nola kudeatu emozioak erupzioa iristean?— hain absurdoa dirudi orain... Batzuetan logelara sartu eta arrotz sentitzea, bata bestearen gorputzak ezezagun. Besteetan, dena hain mekanikoa inertziaren paradigman jausita. Atzerrira eramango gaituzten trenetako komunetan negar egitea ulertu gabe malkoak zergatik diren. Zentzua emate aldera, musika jarri eta bizirauteko metro koadro minimoenean mantra gisa errepikatuko ditugu norberarenak izatea desio genituzkeen esaldi borobilak, “maitatzen ikasten dela borrokatzen”, beti baitago zure minaz, penaz, mingotsaz hitz egokiagoak erabili eta erabiliko dituen bat; eta halere, zure ahulezian, hutsean, gogo gabezian, borroka ipuin txar bateko pertsonaiek idazlearen frustrazio purrustari aurre egitea da. Mundua irensteko eta irentsi orduko beste bati aurre egiteko adore perbertsoa hasiberrien inozentzian bakarrik aurki daitekeen epika da. Munduaren amaiera diruditen kostaldeetara erretiratuko gara, badakigu, nor bere bidetik, nor bere oinazearekin, zauri eta orbanekin. Badakigun bezala, izango dela egun bat elkar deituko garena, pozoirik gabe oroituko ditugunak argazki lausoetako muxuak eta hozkadak, laztanak eta harramazkak, kilimak, akaso malenkonia goxo baten argitan ardo ona edanez edo dantzan.) zaitut.
***
Kanka kanka kanka Ohe ertzean kanka eseri naiz kanka Agata, zugandik kanka distantzia afektibo kanka minimora. Zure kanka bizkar biluzia kanka besterik ikus kanka dezaket itzultzerakoan. kanka Oles egin kanka; zuretzat ez kanka diren hitzak kanka direlakoan, muzin kanka egin diozu kanka oskola uzteari. kanka Izara zuriaren kanka tolesturetan gordeta kanka dituzun istorioak, kanka jadanik legenda, kanka fikzioa eta kanka errealitatea non kanka bereizten diren kanka ezin jakinda. kanka Nirea ere kanka bat gehiago kanka izango da, kanka geruza berrien kanka pean, geroz kanka eta beherago, kanka geroz eta kanka hondorago, geroz kanka eta mitikoago.
kanka Berriak etorriko kanka dira oles kanka eta oles, kanka ohituraz, inertziaz, kanka behartuta ohe kanka ertz honetara kanka antzarak udaberrian kanka nola. Zer kanka egiten duten kanka oso ondo kanka ez dakitela kanka biluzaraziko zaituzte kanka eta bular kanka moztuak azpil kanka gainean erakustean kanka ihes egitearen kanka eta geratzearen kanka kulunkan, buelta kanka emango duzu kanka ez zaien kanka hain biolentoa kanka egin zurekin kanka intimatzea, zure kanka gorputz lotia kanka esnatzea. Ostean, kanka bizkarra erakusten kanka diezula ihes kanka egingo dute kanka mutu.
Datorren kanka bisita noiz kanka helduko, isilik, kanka martiri, mutilaturik kanka kanka kanka ieup!