Proestatubatuarrek irandarrekin nahasi eta suntsiketa masiborako armak dituztela oihukatuko dute ziur. Gainera, u-ra-ni-a-rrak, barrokoan idazten dutela igartzen zaie. Eta latinez? Uranis? Imajinatu: Ave uranis! Morituri te salutant! Eta google itzultzaileak dixit: Agur ipurtzulokoak! Hiltzera doazenak agurtzen zaitugu! Parentesitik irteera hiru bi bat:) beste parentesi bat :(zergatik lehen parentesia pozik eta bigarrena haserre dago?) martziano terminoa erabiliko dugu beraiei mentzio egiteko. Bigarren oharra: martziano hitzaren aurretik daitekeelakoan hitza zihoan Estralurtar hitza ere aipatu zen Potxoeneako III. Asanbladan, baina euren hizkuntzan esan ezin diren hitz horietako baten soinu bera omen du.
Absurdoa da bai. Lasarteko bati usurbildar deitzea bezala lasartear hitzak zerbait peioratiboa esan nahi duelako. Hala ere, jostalariak dirudite Uranoko martzianoek, baloia gustatzen zaie. Antropologoak ari dira hori ikertzen martzianologorik ezean. Konkista gosez zetozela aipatu zuen prentsa sentsazionalistak, baina inondik ere halakorik. Zer den gezurra egiaren prezioan saltzea, alajaina! Gezurrarekin ere espekulatu daiteke eta. Ai jafa druim Wall Streeten artikulu hau jarri (hauteskundeetako kartelak jartzen diren bezalaxe, kolaurez egindako mejunje-potajea erratz batekin (gain)dosifikatuz) eta salerosketa ilun batzuk tarteko, handik egun gutxiren buruan, berezko prezioa hamaikakoiztu duen.
Barkatu, atzera martxa sartu eta itzuliren naiz bai berriz Euskal Herrira (barkhatu othoi, ez da berriro gerthaturen) pi pi pi pi pi Uranoko martzianoei buruz ari ginen. Herriko jolasak azaltzeko eskatu digute, eta guk baloia hitz txostena burutu dugu. Txostena elebiduna da, euskaraz eta martzianoz. Halere, zuk martzianoz ulertuko ez duzula jakinda (hori mozkortuta zaudenean hitz egiten duzun hizkuntza ulertezina da, Uranoko martzianoarekin zerikusirik ez duena, berau Esne Bideko hizkuntza gastenauekin harremanduta baitago), alferrikako lana da hemen espazioa agortzea (agian artikuluarekin berarekin egiten ari garena, baina hori beste eztabaida bat da. Eta zerbait esateko baduzu, esan aurpegira ausartzen bazara ergel zikin alaena! - Ei, ei, ei, lasaitu! Ez zaitez horrela jarri irakurleekin. Beraiek gabe ez gara ezer! -Ez garela ezer? Ez garela ezer? Isilarazteko botoia on).
Baloia Hitz txostena
Beisbol: Jolasteko tokia: dema plaza. Kopurua: nahi adina, baina konpentsatua. Materiala: baloia. Deskribapen sinplifikatua: Dema plazaren ertzean jolasten da eta lerroak gurutzatzen diren puntu bakoitza base bat da. Baloia jokoan egon arte ezin da inor mugitu eta, behin mugituta, ezin da aurrekoa aurreratu (zeren orduan aurrekoa izateari utziko lioke eta aurrekoa beti da aurrekoa, bai?). Baloia joko eremutik ateratzekotan, petrilak mugatutako eremu barruan botea eman ostean izango da. Horregatik, komeni da jaurtitzaileak frontoian kokatzea. Horrela, Patri aldera joan daiteke baloia eta hainbat puntu eskuratu. Oharra: baloia San Esteban kalean behera badoa, begiratu ea autorik edo autobusik datorren; batez ere bigarren hauek, behin Kale Nagusi hasierako kalbarioa igarota azeleragailua gozo zapaltzen dute eta. Erasoa eta defentsa nola aldatzen diren? Bi aukera daude. Bat: b.