Elkarrizketatzailea (E): Kaixo, Sara eta Lur! Zorionak deialdiagatik. Gipuzkoako eskubaloi selekziorako deitu zaituztete berriz. Ze sentsazio dituzue?
Lur: Kaixo! Mila esker. Egia esan, nerbio eta emozio nahasketa bat da. Taldean emaitza onak ari gara izaten, eta lan on horren islada gure taldeko bi deialdian egotea.
Sara: Ados nago. Etxean nengoen albistea jaso nuenean. Selekzioko entrenamendura iristen zarenean eta ikusten duzunean antolakuntza, eskakizun-maila... konturatzen zara non zauden. Selekzioko kideek bikain hartu gaituzte eta konfiantza handiarekin sentitzen gara.
E: Sara ezaguna zara erasoan duzun sormenengatik. Zer eskatu dizu hautatzaileak lehen kontaktu honetan?
Sar: Lasaitasuna eskatu dit. Ni neu izateko esan dit, beldurrik gabe jokatzeko, ausarta izateko, baina batez ere, gozatzeko. Intentsitatetik ikas dezadala.
E: Lur, defentsa lanetan ezinbestekoa izango zarela selekzioan uste al duzu?
Lur: Horretarako ere lan egiten dut. Orain helburua mantentzea eta ekarpenak egitea da. Argi daukat barne-lehiakortasuna handia dela, eta hori ona da, hobetu egiten zaituelako. Onenengandik ikastera eta entrenamendu bakoitzean % 100 ematera nator.
E: 2011n jaiotakoak zarete. Zuen ustez, zer ematen dio zuen belaunaldiak edota zuek selekzioari?
Lur: Agian... freskotasuna eta erakutsi nahi izateko gosea. Usurbilen dugun mentalitate irabazle horrekin jarraitu nahi dugu.
Sara: Energia eta lanerako gaitasuna. Klubean partida gehienak irabazi ditugu, eta selekzioko erritmoa desberdina denez, egokitu egin nahi dugu jokoaren erritmora, hori baita talde honen bereizgarria.
E: Azkenik, Usurbilgo herriari zuzendutako mezuren bat?
Lur: Batez ere, neska-mutil gaztetxoei zuzendua, anima daitezela eskubaloia praktikatzera. Inoiz ez da berandu. Denek ikas dezakete, eta batez ere, ondo pasa eta talde giro sano bat izango dute. Eta selekziorako aukerak izango dituzte, noski.
Sara: Bai, ados nago. Nik ez nuen pentsatuko behin ere selekziorako deituko nindutenik, eta hara! Gure aurrekoek egin zuten guk bezala, eta gazteago zaretenok ere guk bezala egingo duzue!
E: Eskerrik asko biei eta zorte on.