Elkarrizketatzailea: Kaixo Araitz! Lehenengo eta behin: ZORIONAK!!! Euskal Selekziora deitu zaituzte... Nola sentitzen zara orain? Urduri?
Araitz: Kaixo eta eskerrik asko, ba bai urduri eta aldi berean oso pozik. Ez ditut pasa den urteko urduritasunak, oraingo hau ez baita lehenengo aldia, beraz lasaixeago. Gainera, pasa den urtean lagun dexente egin nituen eta hauei ikusteko irrikitan egoten naiz, giro oso ona dago gure artean. Gogotsu igande honetarako.
E: Urte batzuk badaramatzazu Usurbil KEko elastikoarekin. Zer da talde honen sekretua? Gainera, aurtengo denboraldiari erreparatuta, fase guztietan lehenengo postua lortu dezute. Zergatik? Zerbait ondo egiten ari zareten seinale ezta?
E: Urte batzuk badaramatzazu Usurbil KEko elastikoarekin. Zer da talde honen sekretua? Gainera, aurtengo denboraldiari erreparatuta, fase guztietan lehenengo postua lortu dezute. Zergatik? Zerbait ondo egiten ari zareten seinale ezta?
Araitz: Elkarren arrean konfidantza eta harreman ona daukagu. Gure artean oso ondo ezagutzen gara, denbora luzez goaz elkarrekin jolasten. Zerbait azpimarratzekotan gure taldearen izaera azpimarratuko nuke, honi esker lortu ditugun emaitzak. Horrez gain, aipatu behar da taldearen konpromezua 10koa dela, bai jokalariona eta baita entrenatzaileena ere. Gainera, nabari da entrenatzaileek entrenamenduak eta partidak preparatzen dituztela.
E: Zure postua lehen lerroan dago nagusiki, ezta? Zer esaten dizute entrenatzaileek? Zein da zure habilezia handiena jokoan?
Araitz: Bai, zentral bezala jolasten dut, nahiz eta selekzioarekin lateral bezala ere jolastu izan dudan. Entrenatzaileek jolastera lasai ateratzeko eta ondoen dakidana egiteko esaten didate. Nire habilezia handiena bat baten aurkakoa dela esango nuke. Honen harira, erasoan oso gustura aritzen naiz, nahiz eta defentsan ere gogor aritzea gustuko dudan.
E: Eta orain... Euskal Selekzioarekin! Zer espero duzu esperientzia honetatik?
Araitz: Asko ikasi, esperientziaz disfrutatu, beste taldeetako eta herrietako lagunekin elkartu… Izugarrizko esperientzia da egia esan Euskal Selekzioarekin entrenatzea. Aukera hauek aprobetxatu beharra daudela iruditzen zait eta horretara noa, gogotsu, nire %100a emateko prest.
E: Azken galdera dibertigarri bat: Usurbilgo neska-mutilei zer esango zenieke eskubaloia probatu nahi dutenei?
Araitz: Animatzeko kirol hau probatzera. Hasieran nik ere ez nekien ia ezer: nola heldu baloiari, nola jaurti, nola atakatu, defenditu... eta orain hemen nago, Euskal Selekziorako deituta! Gainera eskubaloia zure lagunekin gozatzeko kirol bat dela esango nuke, hala egin ohi dugu guk behintzat.
E: Mila mila esker Araitz! Plazer bat gurea zurekin tartetxo hau eduki izanagatik. Jarraitu eskubaloiaz gozatzen!