Labarra Pulpo Nikol E.K-ren aurkako partidako sarrerek arrakasta handia izan dute, eta eskaera handia dela eta, batzuk itxaron-zerrendan geratu dira.

Erabiltzailearen aurpegia Usurbil Kirol Elkartea 2026ko martxoaren 2a

Labarra Pulpo Nikol E.K-ren aurkako partidako sarrerek arrakasta handia izan dute, eta eskaera handia dela eta, batzuk itxaron-zerrendan geratu dira. Sarrerak jasotzeko eta ordaintzeko eguna eta ordua zehazten dira, eta libre geratzen diren sarrerak itxaron-zerrendakoen artean banatuko dira.

Bazkide, jokalari eta zaletu maiteok!

Sekulako arrakasta izan du Labarra Pulpo Nikol E.K.-ren aurkako partidako sarreren eskaerak! 😄 Benetan eskertzekoa da erakutsi duzuen interesa. Hala ere, tamalez, denontzat ez dago sarrerarik eta batzuk itxaron-zerrendan geratu zarete.

Itxaron-zerrendan zaudetenoi berariaz jakinaraziko dizuegu.
Gainerakoek hitzordua duzue martxoaren 3an, asteartea, 20:00etatik 20:30era, Oiardo Kiroldegian, harreraren atzean dagoen gelan.

Egun horretan azaldu eta sarrera ordaintzen ez duenak interesa galdu duela edo beste konpromisoren bat duela ulertuko dugu, eta bere lekua libre geratuko da.

Itxaron-zerrendan zaudetenek egun berean, 20:30ean, jakingo duzue ea sarrerarik libre geratu den. Hala bada, zuekin jarriko gara harremanetan sarreren banaketa egiteko.

Eskerrik asko berriro ere erakutsi duzuen interes eta babesagatik. Zuen ilusioak egiten du hau posible! ❤️