Garagardo Azoka aurrera ateratzeko laguntza behar dugu!

Erabiltzailearen aurpegia Usurbil Kirol Elkartea 2026ko martxoaren 24a

Badator Garagardo Azoka! 🍻 Apirilaren 16tik 19ra, herria berriz ere musikaz, kirolaz eta giro paregabez beteko da. Prest al zaude asteburu ahaztezin baterako?

Apirilaren 16tik 19ra ospatuko den Garagardo Azoka prestatzen ari gara, eta aurten ere herrian giro paregabea sortzea dugu helburu. Musika, kirola, jan-edana eta lagunartea uztartuko dituen asteburua izango da.

Egitaraua ere oparoa izango da: bazkariak eta afariak, kontzertuak, mus txapelketa, Errege Kopako finala ikusteko aukera… eta, gainera, asteburuko une berezietako bat izango da senior mutilen etxeko azken partida, Barakaldoren aurka, oso garrantzitsua eta denon babesa beharko duena.

Hala ere, antolaketa aurrera ateratzeko boluntario gehiago behar ditugu, batez ere azoka egunean bertan. Dagoeneko herritar batzuk animatu dira, eta benetan eskertzekoa da, baina oraindik jende gehiago behar dugu lanak ondo banatu eta guztia behar bezala atera dadin.

Laguntza askotarikoa izan daiteke: sukaldean, barran, muntaketa eta desmuntaketan, garbiketan… Guztion ekarpena garrantzitsua da; bakoitzak ahal duen heinean lagunduz gero, lana asko arintzen da.

Beraz, oraindik izena eman ez baduzu, animatu eta parte hartu. Denon artean egingo dugu Garagardo Azoka, eta ziur gaude aurtengo edizioa ere giro eta une ahaztezinez betea izango dela.💪

👉 Eman izena: https://docs.google.com/spreadsheets/d/1C-LTFXcAP3BB9egfIUph1TDn2bXfZ7FSCR4ocC_nh4E/edit?usp=sharing