Usurbil Kirol Elkartearen KOMUNIKATU OFIZIALA

Erabiltzailearen aurpegia Usurbil Kirol Elkartea 2026ko apirilaren 11

Usurbil Kirol Elkartearen KOMUNIKATU OFIZIALA

Aitor Santosek datorren denboraldian ez du jarraituko 1. nazional mailako entrenatzaile karguan. 

Pasai Antxoko entrenatzaileak, kluba 1. nazionalera itzuli den denboraldi honetan,  taldearen lidergotza utziko du aurtengo denboraldia amaitutakoan.

Une hori iritsi aurretik asko dago borrokatzeko. Dagoeneko lortutako puntuak maila mantentzeko nahikoa izan daitezkeen arren, puntu batzuk gehiago lortzeak maila mantentzea bermatuko luke matematikoki.

Usurbil Kirol Elkarteak zorte handia opa dio Aitorri datorren denboralditik aurrera ere bere ibilbide berrian.