Usurbil KE-k Julen Lejardi eskubaloi kanpusaren edizio berri bat antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Usurbil Kirol Elkartea 2026ko maiatzaren 11

Usurbil Kirol Elkarteak Julen Lejardi kanpusaren edizio berria antolatuko du ekainaren 22tik 26ra, 09:30etik 12:30era. Lehen Hezkuntzako eta DBH 1-2 mailetako gazteei zuzenduta, eskubaloia eta jarduera fisikoa modu ludikoan lantzea izango du helburu

Usurbil Kirol Elkarteak udako kirol eskaintza berezia prestatu du aurten ere. Ekainaren 22tik 26ra bitartean, Julen Lejardi kanpusaren edizio berri bat egingo izango da, goizero 09:30etik 12:30era.

Kanpusaren helburua haur eta gaztetxoei (Lehen Hezkuntza eta DBH 1 eta 2) jarduera fisikoa eta eskubaloia modu ludiko eta dibertigarrian ezagutaraztea izango da. Parte-hartzaileek kirol honen oinarriak landuko dituzte jolas, dinamika eta jarduera entretenigarrien bidez, giro atsegin eta hezitzaile batean.

Gainera, kanpusean gonbidatu bereziren bat egon liteke eta neska-mutilei seguru ilusio asko egingo diela.

Beraz, udako oporraldiari hasiera emateko aukera paregabea izango da Julen Lejardi kanpusa beste behin ere, kirola, laguntasuna eta ondo pasatzea uztartuz.

Izen-ematea zabalik: https://forms.gle/gWvYsDbLQuSLLUhh9