Nolakoa izango da Usurbil KEren etorkizuna? Julen Nazabal eta Jon Loidi solasean

Erabiltzailearen aurpegia Usurbil Kirol Elkartea 2026ko abuztuaren 20a

Julen Nazabal kirol arduradunak eta Jon Loidi lehendakariak Usurbil KEren oraina eta etorkizuneko erronkak aztertu dituzte solasaldi batean. Harrobia, taldeak eta datozen urteetako helburuak izan dituzte hizpide, elkartea herritik eta herriarentzat eraikitzen jarraitzeko konpromisoa berretsiz.

Usurbil Kirol Elkarteko kirol arduradun Julen Nazabalek eta klubeko lehendakari Jon Loidik solasaldi batean parte hartu dute, Usurbil KEren oraina eta etorkizuneko erronkak aztertzeko.
Elkartearen proiektu berria, kirol egitura, denboraldi berriaren prestaketa, taldeak eta entrenatzaileak, harrobia eta klubak datozen urteetarako dituen helburuak izan dituzte hizpide.
Solasaldi honetan, Usurbil Kirol Elkartea nondik datorren, gaur egun non dagoen eta etorkizunera begira nora joan nahi duen azaldu dute.