Eskubaloiak ez du atsedenik hartuko datorren asteburuan Usurbil KEren eskutik. Irailaren 26an, larunbatean, klubeko hainbat taldek izango dute lehia, eta Oiardo Udal Kiroldegia izango da jardunaldiaren gune nagusietako bat. Etxeko bi partida izango dira bertan, eta beste taldeek ere Gipuzkoako eta Euskal Herriko hainbat kantxatan jokatuko dute.
Erronka handia Lehen Nazionalean
Asteburuko hitzordu nagusietako bat senior mutilen Lehen Nazionaleko taldeak izango du Barakaldon. Usurbil KEk Barakaldoren aurka jokatuko du larunbatean, 17:00etan, Lasesarren.
Ez da aurkari erraza izango. Barakaldok oso sendo ekin dio denboraldiari, eta une honetan sailkapeneko liderra da. Gainera, aurreko jardunaldian erakustaldi argia eman zuen Trapagaranen aurka, 38-17 irabazita.
Usurbildarrek, beraz, maila honetako beste erronka gogor bati egin beharko diote aurre, talde indartsuenetako baten etxean.
Lau partida Oiardon
Egunari hasiera emango dio infantil mutilen Bidasoaren aurkako lagunartekoak, 10.00etan. Jarrain, jubenil mutilen Euskal Ligako taldeak, 11:30ean Eibar Eskubaloia hartuko du. Ondoren, senior mutilen 2. taldearen txanda izango da, 13:00etan Urola izango baitu aurkari.
Beraz, Oiardora hurbildu nahi duten zaleek hiru partida jarraian ikusteko aukera izango dute goizean.
Senior nesken liga hasiera, etxean
Senior nesken taldeak izango du etxeko azken partida larunbatean, kasu honetan Donibaneren aurka jokatuko du, 16:00etan Oiardon.
Jubenil eta kadeteen jardunaldia
Jubenil mutilen Gipuzkoako taldeak, Usurbil KE B-k, Elgoibarko Sanloren aurka jokatuko du Elgoibarren, larunbatean, 11:30etan, Olaizaga Kiroldegian.
Jubenil nesken taldeak, berriz, atsedenaldia izango du asteburu honetan.
Kadete mutilen Euskal Ligako taldeak Eibar Eskubaloia izango du aurkari igandean, 11:30etan, Zarauzko Aritzbatalden.
Kadete nesken taldeak, bestalde, C.D. Bidasoaren aurka jokatuko du Irunen, Artaleku kiroldegian, igandean goizeko 11:00etan.
Infantil mailan, nesken lagunartekoaren baieztapenaren zain
Infantil mailan mutilen taldeak lagunartekoa baieztatua du, larunbatean Oiardo kiroldegian 10:00etan C.D. Bidasoaren aurka. Infantil nesken taldearen kasuan, lagunartekoa berresteko zain dago Usurbil Kirol Elkartea, oraindik ez dago-eta zehaztuta noiz eta non jokatuko den
Igandean, harrobikoen topaketa Oiardon
Igandean, harrobikoen topaketa Oiardon Asteburuko eskubaloi jarduera igandera ere luzatuko da. Oiardo Kiroldegian, alebin eta benjamin neska-mutilen topaketa egingo da, klubeko sei talde txikienen parte-hartzearekin.
Topaketa horretako partida eta ordutegi zehatzak aurrerago jakinaraziko dira.
Horrela, beste asteburu betea izango du Usurbil KEk aurrean: Lehen Nazionaleko erronka gogorretik hasi eta etxeko harrobiko topaketaraino, eskubaloia izango da protagonista.