Datorren astelehenean, urriak 12, 16:30ean, elkartuko dira Usurbil KEko entrenatzaile eta monitoreak Potxoenean, klubak antolatutako formakuntza saioan. Mikel Alzaga izango da saioaren gidaria.
Alderdi tekniko eta taktikoak izango dituzte hizpide, baina saioa ez da azalpen teoriko hutsa izango. Dinamikoa eta parte-hartzailea izatea da asmoa, eta entrenatzaileek euren egunerokoan sortzen zaizkien zalantzak, egoerak edota intereseko gaiak mahai gainean jartzeko aukera izango dute.
Horregatik, klubak entrenatzaile eta monitoreei galderak aurrez prestatzea eskatu die. Saioan bertan planteatu ahal izango dituzte, Alzagarekin batera aztertu eta erantzunak bilatzeko.
Helburua argia da: entrenatzaileen prestakuntza indartzea, esperientziak partekatzea eta eguneroko entrenamenduetarako baliabide berriak eskuratzea.
Beraz, astelehenerako: galderak prestatu eta Potxoenera! Saioa guztion parte-hartzearekin aberastu nahi du Usurbil KEk.