Sukia Pulpo EK eta Saizar Usurbil KE taldeek aurrez aurre jokatuko dute azaroaren 7an, larunbata, 18:30ean, Zumaiako Lubaki kiroldegian. Norgehiagoka bertatik bertara ikusi eta Saizar Usurbil KEri harmailetatik babesa emateko aukera izango dute usurbildarrek.
Iaz bezala, Pulpo Eskubaloi Klubak 40 sarrera jarri ditu Usurbil KEren eskura. Sarrera bakoitzak 5 euroko prezioa izango du, eta adin txikikoek ere ordaindu beharko dute.
Sarrerak eskuratu nahi dituztenek ondorengo formularioaren bidez egin beharko dute eskaera:
[Sarrerak eskatzeko formularioa: https://forms.gle/SL97WoMWtGaQ4SQA8]
Sarrera kopurua mugatua denez, Usurbil KEko bazkideek lehentasuna izango dute sarrerak eskuratzeko.
Eskatutako sarrerak azaroaren 4an, asteazkena, jaso eta ordaindu ahal izango dira, 19:00etatik 20:00etara, Oiardo kiroldegian. Ordainketa eskudirutan edo txartel bidez egin ahal izango da.
Animatu eta zatoz Saizar Usurbil KEri Zumaiako harmailetatik babesa ematera!