Irabazleak eta galtzaileak

Erabiltzailearen aurpegia Luis Aranalde 2022ko ira. 21a, 00:18

Zazpi hilabete igaro dira Ukrainako gerra hasi zenez geroztik. Hori dela eta, kaleetan, merkatuetan eta komertzio zentroetan gehien entzuten den kexa prezioen igoera da. Batzuen esanetan gobernuaren errua da, beste batzuentzat energia enpresena, beste batzuen ustez espekulazioarena. Kritikoenentzat Ukrainako gerra da une estu honen kausa.

Eta gerra hau zenbat eta gehiago luzatu, galerak gero eta gehiago izango dira ukrainarrentzat, errusiarrentzat, munduko gosetuentzat eta planetarentzat. Garbi dago gaur egun zeintzuk diren irabazleak eta galtzaileak.

IRABAZLEAK: gerra guztietan gertatzen den gisa, arma fabrikatzaileak dira. Arma industria da agian negoziorik borobilena munduan. Sistema ekonomikoarentzat beharrezkotzat jotzen dute gerra. Norbaitek esaten zuen bezala: ez badago gerrarik, probokatu egin behar dira. Gerrak sortzen duen sufrimendua ez zaie axola arma fabrikatzaileei. Eta gerra nuklear batek suntsi dezake planetaren bizia. Hau da gizartearen arrisku handiena.

Lotsagarria da munduan armetan 200 aldiz gehiago gastatzea heziketan, inbestigazioan, pobrezia eta gosea gainditzen baino. NATOk ere asko irabazi du, inoiz baino indartsuago dago; 400.000 soldadu dauzka borrokarako prest. Energia enpresek (gasa, petrolioa, argindarra…) ere etekin handia atera diote gerra egoera honi: %350 gehitu dira beren irabaziak.

 

LUIS ARANALDE

“Isil bitez armak!”, zioen Aita Santuak lehengo batean. “Jainkoa bake zaleekin dago eta ez indarkeriaren defendatzaileekin” (...). Eta honela bukatu zuen bere hitzaldia: “Guduak ez dira amaitzen armak bidaliz, negoziazio diplomatikoak lantzen saiatuz baizik”.

 

GALTZAILEAK: lehenik eta behin, ukrainar herria, inbasio honek gogor kolpatua, utziaz bidean hildako, zauritu, desplazatu, errefuxiatu piloa. Errusiar herriak ere asko galtzen du, Mendebaldeko oztopo ekonomikoak direla eta, zailtasun handiak sufritzen ari da. Komunikabideak larri dabiltza Kremlinek jarritako zentsuragatik. Errusiak jarritako zigorrak direla eta Europako jendea ere asko sufritzen ari da eskasiarengatik eta garestitzearengatik.

Planetak ere galtzen du bonbardaketek eragiten duten lurraren beroketa eta kutsaduragatik. Eta azkenik, munduko txiroak dira galtzaile nagusienetakoak: ia janaririk ez eta iristen zaien apurra oso garestia.

Beste behin, Aita Santuak gerraren amaiera eskatu die. Angelusa errezatzerakoan azaldu du bere nahia eta baita kritika zorrotzak egin ere guda eragin dutenei. “Gerrak ez ditu herriak eragiten; gerra eragiten dutenek gizadiaz ahazten dira, armen logika diabolikoan jartzen dute konfiantza osoa. Jende arruntak bakea nahi du; armen merkataritza eskandalua da; herriko pertsona soilek pagatzen dute gerraren zoramena”.

Gerra gelditzen saiatzeko asmoz, Putini bilera eskatu zion, baina momentuz ez du erantzunik jaso. Ukrainako gerra armamentuak probatzeko erabiltzen ari direla salatu du.

“Isil bitez armak!”, zioen lehengo batean. “Jainkoa bake zaleekin dago eta ez indarkeriaren defendatzaileekin. Lehen esan nuen hirugarren mundu gudan sartu ginela, zatika bazen ere; gaur esan dezakegu “erabatekoa” dela eta pertsonentzat eta planetarentzat arriskuak gero eta handiagoak direla”. Eta honela bukatu zuen bere hitzaldia: “Guduak ez dira amaitzen armak bidaliz, negoziazio diplomatikoak lantzen saiatuz baizik”.    

“Isil bitez armak!”, zioen Aita Santuak lehengo batean. “Jainkoa bake zaleekin dago eta ez indarkeriaren defendatzaileekin. Lehen esan nuen hirugarren mundu gudan sartu ginela, zatika bazen ere; gaur esan dezakegu “erabatekoa” dela eta pertsonentzat eta planetarentzat arriskuak gero eta handiagoak direla”. Eta honela bukatu zuen bere hitzaldia: “Guduak ez dira amaitzen armak bidaliz, negoziazio diplomatikoak lantzen saiatuz baizik”.