Horrenbesteko ospearen sekretua galdetu dietenean, kontua ez dela hori erantzuten dute. Sokratesen esaldi bat aipatzen dute: “Zuzena den zerbait ezagutzen baduzu eta ez baduzu zabaltzen, injustua zara”. Baldin badakigu Jainkoa eta zientzia ez direla bateraezinak eta ez badugu dibulgatzen, ez ginateke justuak izango.
Hogeigarren mendeko aurkikuntza zientifikoek gure munduaren ikuspegia guztiz aldatu dute. Gure ustetan, fenomeno horrek unibertsoaren sortzaile, diseinatzaile edo kreatzaile bat eskatzen du, diote.
Luis Aranalde:
Louis Pasteur-ek esaten zuen: “Zientzia gutxik jainkoagandik aldendu egiten gaitu; askok, aldiz, beregana garamatza"
Teologo batzuek aurpegira bota diete zientifikoki Jainkoa ezin dela frogatu. Horren gainean, beraiek argi utzi nahi dute beren asmoa ez dela Jainkoaren froga zientifikoak eta matematikoak ematea. Baizik, susmoak, pistak aurreratzea, irakurleak gai honi buruz iritzi informatua eta ahalik eta osatuena eduki dezan. ‘Froga’ hitza zentzu oso zabalean erabiltzen da. Azken batean, sinestea edo ez, hori norberaren erabakia da. Zuk ezagutu dezakezu Jainkoaren existentzia, baina berari atxikitzea zuk aukeratzen duzu.
Kritika zorrotzak izan ditugu, baina baita oso positiboak ere, bai zientzialarienak eta baita teologoenak ere. Gure liburua Robert Wilson Fisikako Nobel sariak berrikusi du. Bera agnostikoa dela esan behar da.
Zerk bultzatzen ote du horrenbeste jende liburu hau irakurtzera? Egileek diotenez, sinestun asko aurrerapen zientifikoen alboan gutxietsita bezala sentitu da. Bazirudien, zientzian sinesten bazenuen, Jainko mundu hori aldendu egin behar zenuela, kanpoan gelditu behar zuela, alegia. Liburuaren ikuspegi zabal hori aurreiritzirik gabeko jende askori interesatu zaio: ez kristauei bakarrik, baita judutar, musulman eta agnostikoei ere.
“Erlijioa askotan zientziaren kontra egon da. Galileoren kasua gogorarazten dizuet: atzera egin beharra izan zuen bere teoriarekin. Zer diozue?”. Bai, jende tradizionalarentzat ez da erraza izan zientziaren ikuspegi berriak onartzea. Gizona ez zela munduaren zentroa pentsatzea irain bat zen askorentzat. Edo tximinoagandik gatozela. Azkenean gehiengo handi batek onartu du zientziak erakutsi diguna. Liburugileen konklusioa da azken iraultza fisikoek (Big Bang-a, fisika kuantikoa, biologiaren konplexutasuna) bi ondorio dituztela: unibertsoak hasiera bat izan duela eta amaiera ere izango duela eta hasiera hau unibertsotik at dagoen indar batek eragin zuela. Erlijio guztietako Jainkoaren definiziora hurbiltzen da ideia hau.
Louis Pasteur-ek esaten zuen: “Zientzia gutxik Jainkoagandik aldendu egiten gaitu, askok, aldiz, beregana garamatza”. Eta A. Einsteinek: “Bada indar bat beste guztiak bere baitan hartu eta gobernatzen dituena, unibertsoaren fenomeno guztien atzetik dagoena. Indar unibertsal hau Maitasuna da”.